Eskualdea euskararen alde
Ekintza asko antolatu dira Txorierrin eta Mungialdean abenduaren 3a ospatzeko
Abenduaren 3an, Euskararen Eguna da eta jai hau ospatzeko ekintza asko egongo dira aste honetan zehar eskualdean, bai Mungialdean, bai Txorierrin.
Adibidez, Mungiako Udalak ospakizun berezia antolatu du Olalde Aretoan larunbat arratsalderako. Ekitaldi horretan, batetik, Lauaxeta Olerki Lehiaketako sariak banatuko dira, eta bestetik, omenaldi berezia egingo zaio euskaraz bizi eta zabaltzen duen herritar edo talde bati.
Euskara Sariari dagokionez berriz, aurtengo saritua Taket Bertsozale Elkartea izango da. Orain dela 30 urte Bertso Eskola sortu zenetik hona, taldeak Mungialdeko bertsozaletasunari eusteko egin duen beharra eskertuko zaio sari honekin. Poesia eta bertsoz osatutako ekitaldi honetan Rafa Ruedaren musikaz gozatzeko aukera ere izango dute Olalde Aretoan batzen diren guztiak.
Gatikak ere aktibitate asko prestatu ditu. Ostegunean hasiko dira ekintzak Euskal kantu eta jolasak tailerrarekin; ludotekan 17:00etatik aurrera. Jarduera honetan bi hezi-tzaile arituko dira dinamizazio lanetan eta hainbat euskal kantu eta herriko jolas ikasteko aukera eukiko dute umeek. Saioa ordu bikoa izango da eta 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.
Beste aldetik, ludotekan ere bai, aurtengo euskarazko produktuen katalogoa eskura egongo da. Honetan ikusi ahal izango dira euskarazko jostailuak, jokoak, liburuak, filmak, musika edo osterantzeko produktuak. Abenduaren 3an, larunbata, Gatikako frontoian herri bazkaria izango da 14:30ean. Bazkalostean, 16:00etan, bertso saioa egongo da Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano bertsolari bizkaitarraren eskutik. Eta arratsaldean, 17:00etan, erromeria ospatuko da Lotxo taldeagaz.
Maruri-Jatabek, adibidez, abenduak 3an, bere lehen irakurketa jarraia ospatuko du. Eguerditik aurrera gauzatuko da kultur etxean. Parte-hartzaileek Jon Arretxeren Zazpi kolore liburua irakurriko dute. Idazleak berak irakurketari hasiera emango dio.
Mankomunitatea Beste aldetik, Txorierriko Mankomunitateak ekintza asko prestatu ditu Euskararen Egunaren inguruan, aurten, jarduerak Larrabetzun izango direlarik. Herri honetan pasa den asteburuan aktibitate asko egon ziren,baina aste honetan ospakizunari jarraipena emango zaio. Bihar, adibidez, Anguleri kultur etxean, 20:00 etan, Euskal Kulturaren transmisioa bermatuta dugu? izeneko mahai-ingurua egongo da. Ostiralean, 23:00 etan, Hori Bai Gaztetxean, Rafa Rueda eta Estankona egongo dira kontzertuan. Eta larunbatean, Larrabetzuko frontoia ritmoz beteta egongo da Kukai Dantza Konpainia arituko baita Sorbatza ikuskizunarekin. Gure Etxea-ko aretoan egongo den berba zaharren txapelketa izango da Larrabetzuko azken ekintza. Larunbatean izango da, 19:00etatik aurrera. Gaurtik ostiralera arte frontoian ikasleentzako ekintzak burutuko dira.
Erandioko auzoak pil-pilean egongo da ere Euskararen Egunean. Ostiralean, Erandio Goikoan herri kirolak, tailerrak, animazioa, disko pottoka eta txokolotada egongo dira arratsaldean. Larunbatean, Astrabuduan zehar, txistuaren eta trikitixaren soinua entzungo da kalejiran irtengo baitira. Josu Murueta plaza izango da auzoko punturik garrantsitzuena; honetan tailerrak, puzgarriak, pintxo poteoa, goikolandako umeen dantza erakustaldia izango baitira. 18:00etan, Josu Murueta kultur etxean, umeak txotxongilo ikuskizun batekin gozatuko ahal izango dute. Altzaga auzoan, larunbatean, ekintza asko egongo dira, adibidez, ipuin tailer bat, 13:00etan, eta herri bazkaria, 15:00etan. 19:00etan, erromeria Hai-tzama taldearekin eta txokolatada egongo dira.
Más en Bizkaia
-
Un problema de caída de tensión causa retrasos en los trenes de cercanías de Bizkaia
-
Ambiente en Bilbao por la Europa League: "Ganamos aquí el 1 de mayo y volveremos a ganar en la final"
-
Intsektu polinizatzaileak babesten dituzten landare-espezieen gida bat argitaratu du
-
Zabalik dago Europa League finalaren zaleentzako gunea