Síguenos en redes sociales:

Marurik umeentzat herri kirolak izango ditu jaietan

Lehen aldiz eta herritarren proposamenez, ekimena hilaren 13an antolatuko da udaletxe aurreko plazan

Maruri. Aurtengo San Lorentzo jaietan, herritarren partaidetza festa-programazioan ospatzekoa da ere bai. Lehen aldiz eta herritarren ekimenaz, haurrei zuzendutako herri kirolen saioa antolatuko da Udaletxe aurreko plazan, datorren larunbateko (hilak 13) 18:00etan. Beste joko batzuen artean, soka-tira, txinga eramatea, zaku lasterketa eta "jolas klasiko nahiz berritzaileak" izango dira arratsaldean zehar. Plaza horretan bertan, ohiko nekazari azokak izango du leku hurrengo egunean. Goizeko 11:00etatik 13:30etara arte, Maruriko produktuak salgai izango dira. "Etorri zaitezte baserritarrez jantzita!", animatzen dute antolatzaileek.

Halaber, hilaren 14an beste ekitaldi bat antolatu da ere bai. Kiroldegi aurreko guneak tiragoma lehiaketaren laugarren edizioa hartuko du, Maruri-Jatabeko Udalak eta Mungiako Uribe Urkulu Tiragoma Elkarteak antolatuta, Alex Stewart enpresaren babesaz. Hiru kategoria bereiztuko dira txapelketan: Ohiko tiratzaileak, tokikoak eta umeak (13 urtera arte).