Nabarnizko hemeretzi herritar Udalak antolatzen duen lore lehorren ikastaroan parte hartzen ari dira egunotan. Hamabi orduko tailerra ostiralero egingo da apirilaren 15era bitartean herriko KZgunean, 18:00etatik 21:00etara. Keima enpresako adituek lore sortak, mahai zentroak edota lorak lehortzen irakatsiko dute, besteak beste.