Bilbaobizik maileguko 20 puntu berri jarri ditu martxan
Orain, bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzuak 68 puntu dauzka hiri osoan
Bilboko Udala badoa pixkanaka-pixkanaka Bilbaobizi zerbitzua handitzen eta hobetzen. Oraingo honetan, maileguko 20 puntu berri jarri ditu martxan, 68ra helduz hiri osoan. Horrekin, auzo gehiagotan dauka presentzia eta herritarren irisgarritasuna hobetu du Udalak.
Zabalpen horrek Bilboko Udalak gero eta konektatuago, irisgarriago eta ingurunearekiko errespetutsuago dagoen mugikortasun-eredu bat sustatzen jarraitzeko hartutako konpromisoari erantzuten dio, herritar gehiagok bizikleta eguneroko joan-etorrietan sar dezaten erraztuz.
Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak nabarmendu duenez, "puntu berri horiek martxan jartzea urrats garrantzitsua da Bilbaobizi auzo gehiagotara hurbiltzeko eta gero eta pertsona gehiagok beren ingurunean mugikortasun-aukera jasangarriak izan ditzaten bermatzeko. Hiri konektatuago, osasungarriago eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko pentsatutako espazio publiko baterantz aurrera egiten jarraitzen dugu".
Puntu berriak helbide hauetan daude: Calixto Leguina, Fika, Malmasin, San Ignazioko zubia, Juan Carlos de Gortázar, Kalamua, Auntzetxeta, Begoñako Andra Maria, Errekalde-Larraskitu, Julio Urquijo, Zorrotzaurre, Luis Briñas, Mazarredo, San Luis Meategia, Basurtu-Kastrexana, Arabella, Masustegi, Jesús Galíndez. Datozen hilabeteetan Maria Diaz Haroko kaleko eta Uretamendi auzoko puntuak jarriko dira martxan.
Zabalpenari esker, zerbitzuaren estaldura indartu ahal izango da orain arte puntu gutxiago zeuzkaten eremuetan, batez ere hiriko goiko auzoetan; horrela, bertako biztanleen eskari historikoari erantzungo zaio eta sarearen banaketa orekatuagoa ahalbidetuko da Bilbo osoan.
Doakotasun baldintza berriak
Uztailaren 1etik aurrera, zerbitzuak berrikuntza bat izango du doakotasun baldintzetan. Ohiko abonamendua daukaten erabiltzaileei, 72 euroko gehieneko mugara iritsitakoan, bidaien doakotasun-baldintzak aldatuko zaizkie; izan ere, hemendik aurrera, 60 minututik gorako bidaiak orduko 6 euroko tarifaren arabera fakturatuko dira, horrela jasotzen baita bizikleta elektrikoen mailegu-zerbitzuaren prezioak arautzen dituen Ordenantzan.
Orain arte, ohiko abonamenduarekin eta gehieneko muga gainditu ondoren, bizikletak denbora-mugarik gabe eta kostu erantsirik gabe erabil zitezkeen. Uztailaren 1etik aurrera, denbora hori 60 minutukoa izango da.
Aldaketa honen helburua bizikleta elektrikoen mailegu-zerbitzu publikoaren erabilera egokia eta eraginkorra sustatzea da, pertsonen eguneroko joan-etorrietarako garraiobide gisa duen funtzio nagusia indartuz. Horrela, benetako mugikortasun-behar bati lotuta ez dauden erabilera luzeak saihestu nahi dira, bizikleten erabilgarritasuna handituz eta zerbitzuaren txandaketa hobetuz, herritar guztien mesedetan.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao abre la inscripción para 324 talleres municipales con más de 5.400 plazas
-
Estos son los seis bares finalistas del 11º Concurso del Vermut Preparado Cinzano de Bilbao
-
La FP y la innovación joven toman protagonismo en los primeros premios Eraberritu al talento STEM vasco
-
Urtasun: “No hay degradación en la atención a las mujeres”