Síguenos en redes sociales:

Aburto, Bilboren 726. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalaren buru

Sinbolismoz betea, Ernesto Erkoreka plazako lorategi nagusietan egin da

Aburto, Bilboren 726. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalaren buruB. U.

Urtero bezala, Bilboko Udalak On Diego López Harokok Uria fundatu zuenetik igaro diren 726 urteak ospatu ditu. Ekitaldi instituzionala astelehen honetan goizean ospatu da, ekainaren 15ean, eta Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiaren buru, bandera altxatuz. Ernesto Erkoreka plazako lorategi nagusia izan da ekitaldi berezi honen egoitza.

10:00etan hasi da, Udalaren Txistulari Bandarekin eta ohorezko aurreskuarekin, Uriaren 726. urtebetetzea ospatzeko ekitaldi hau, sinbolismoz betea, 1845az geroztik Bilborena den eta 2016ko azaroan ofizialdu zen bandera altxatuz. Korporazioko kideek euren karguen dominak eraman dituzte soinean Beteluriko zin-jesarlekuaren ondoan egin den ekitaldi solemne honetan. XVIII. mendeko eskultura horrek 23 urte bete ditu orain dagoen kokalekuan, Ernesto Erkoreka plazako lorategietan.

Ekitaldiak

Hiriaren sorrera ospatzeko ekitaldiak gaur hasi dira, baina astean zehar luzatuko dira. Zehazki, ekainaren 19an eta 20an, hiri mailako ekitaldi handienetako bat ospatuko da: Gau Zuria Bi gau horietan zehar, Uria artez, argiz eta teknologiaz jantziko da, publiko guztien gozamenerako.

Bilboren fundazioaren 726. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala.

Bilboren Fundazioaren 726. urteurreneko ekitaldiak ekainaren 21ean (igandea) amaituko dira, Bilboko alkatea eta Korporazioa buru izango dituen desfile instituzional tradizionalarekin. Desfilearen abiapuntua Bilboko Udaletxea izango da, eta hiriaren fundatzailea den On Diego López Harokoren estatuan bukatuko da, lore-eskaintza batekin.

Bilboko Udalak Uriaren urteurrenerako antolatutako jardueretan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.