Zabalik dago Aste Nagusiko kartela aukeratzeko epea
Herritarrek ekainaren 21era arte eman ahal izango dute botoa, bai online, Bilboko Udalaren webgunean, bai aurrez aurre, Ibaiondoko Udaltegian
Astelehen honetatik datorren igandera bitartean, hau da, ekainaren 15etik 21era, bilbotarrek aukera izango dute 2026ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko, Bilboko Udalak martxan jarri berri baitu bozketa-prozesua.
'Bilbo eskutan', 'Zoriona', '¡Qué rule Marijaia!', 'Los retazos de Marijaia', 'En volandas' eta 'Un abrazo azul para Bilbao' izeneko sei lan finalistak epaimahaiak hautatu ditu lehiaketara aurkeztutako 276 proposamenen artean. Beste behin ere, edizio honek agerian utzi du lehiaketa honek diseinuaren arloko profesionalen eta zaleen artean pizten duen interesa eta inplikazioa.
Bozketa-sistema
Bilboko Udalak bozketa-sistema mistoa jarri du herritarren parte-hartzea errazteko. Edizio honetan, online eta aurrez aurre emandako botoek % 35eko pisua izango dute bakoitzak; gainerako % 30a epaimahaiaren irizpideari dagokio.
Herritarrek ekainaren 15etik 21era bitartean parte hartu ahal izango dute kartel irabazlea aukeratzeko, honako bide hauen bidez:
- Online bozketaBilboko Udalaren webgunearen bidez egin ahal izango da.
- Aurrez aurreko bozketa Ibaiondoko Udaltegian egingo da, La Bolsa eraikinean (Pilota kalea, 10). Bertan kartel finalistak ikusgai egongo dira, eta astelehenetik ostiralera bozkatu ahal izango da, 08:30etik 14:00etara. Parte hartzeko, nortasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat aurkeztu beharko da, hala nola NANa, gidabaimena edo antzeko agiri bat.
Ondoren, epaimahaia berriro bilduko da azken balorazioa egiteko. Kartel irabazlea ekainaren 24an emango da ezagutzera, eta haren egileak 3.000 euroko diru-saria jasoko du. Hautatutako lana 2026ko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.