Udalak estalki berria jarriko du Altamirako haur-eremuan
Gobernu Batzarrak proiektua onartu du aste honetan, eta 894.319 euroko inbertsioa izango du
Bilboko Udalak 894.319 euroko aurrekontua bideratuko du Altamirako haur-eremua erabat berritzeko eta estalki handi bat instalatzeko. Joan den asteazkenean, ekainaren 10ean, onartu zuen Udalak obra horiek egiteko proiektua.
848 metro koadroko azaleran esku-hartuko da, bizitegi-eremu batean, udal-igogailu baten ondoan (Altamira, 3). Auzoko familiek asko erabiltzen dute leku hori, eta, gainera, oinezkoentzako konexio-puntu garrantzitsua da, irisgarria.
Proiektuaren berritasun nagusiena eta erakargarriena haur-jolasen eremuari estalkia ipintzea izango da. Metalezko egitura berria polikarbonatozko panelekin errematatuko da, tonu berde eta urdinetan. Horrela, eguraldi txarretik babestuta geratuko da gunea eta urte osoan erabiltzeko moduan egongo da.
Azpiegitura berri horretaz gain, espazioaren berrikuntza sakona aurreikusi da. Segurtasunezko kautxuzko zoladura osorik ordezkatuko da, jolas-elementuak berritu eta berregokituko dira, eta jolas berriak jarriko dira, hala nola eskalada eta igoerak egiteko eremu bat, parkean dauden bi plataformak lotuko dituenak.
Hobekuntzak
Jarduketak irisgarritasun- eta erosotasun-hobekuntzak ere barne hartuko ditu. Horretarako, indarrean dagoen araudira egokitutako banku berriak jarriko dira, lehendik dauden altzari batzuk zaharberrituko dira eta estalkipean egoteko gune berriak prestatuko dira.
Parkeko eta haren ingurune hurbileko argiteria berrituko da -LED teknologiakoa-, eta, gainera, estalki berrian integratutako argi apaingarriak gehituko dira, espazioaren segurtasuna eta ingurumen-kalitatea indartzeko.
Era berean, hormatxoak konpondu eta egokituko dira, euri-urak drainatzeko eta husteko sareak konponduko dira, landareak berriro jarriko dira, obrengatik kalteak badituzte, eta ureztatze-instalazioak berritzea aurreikusten da.
Orain lizitaziora atera den proiektuak sei hilabeteko betearazpen-epea dauka, obrak esleitu eta hasi ondoren.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao aprueba la reforma del parque de Bentazarra con una inversión de un millón de euros
-
Las pinturas nacidas en un diván que han llenado los bares del Casco Viejo de Bilbao
-
El Hotel Abando de Bilbao cambia la empresa que lo gestiona
-
Abre en Bilbao un local que vende porciones de tarta de queso por menos de un euro