Síguenos en redes sociales:

Kontzertuak, zinema eta herri kirolak, Bilbao basque Fest jaialdian

Bilboko Udalak sustatuko jaialdiak doako programazio bete-betea eskainiko du gaur eta bihar

Kontzertuak, zinema eta herri kirolak, Bilbao basque Fest jaialdianB. U.

Euskal tradizioak protagonismo osoa hartuko du egun hauetan ospatuko denBilbao basque Fest 2026 jaialdian. Horretan, euskal tradizioaren sustraiez gozatuko dugu, erromerien eta herri-kirolen bidez, bai eta musikaren eta zinemaren arloko zenbait proposamen interesgarriz ere.

Emakumeen abangoardia eta ikuskizun sentsoriala

Gaur, apirilak 2, osteguna, emakumeen presentzia nabarmenduko da eszenatokietan. Gaur arratsaldean (19:00etan) Olaia Inziarte izango da Azkuna Zentroko auditoriumean, bere «Zura» proiektua aurkezten. Aurretik, 17:30ean, Bilboko Udal Txistulari Bandaren 'Zertzeladak' ikuskizuna izango da, Garazi Navas eskusoinuan dela. Iluntzean (21:00etan), Areatzako Kaian dagoen Euskal Kulturaren Plaza Neomak taldearen folklore eta musika elektronikoko fusioaz berotuko da.

Gaurko mugarrietako bat «Urbasa» ikuskizunaren estreinaldia izango da, Arriaga Plazan (19:30ean). Proposamen zirraragarri horretan, zirkua eta txalaparta uztartuko dira, gizakiaren eta naturaren arteko orekari buruz hausnartzera bultzatzeko. Horren aurretik, eszenatoki berean, «Txalaparta hutsa» kontzertu didaktikoa dago programatuta (13:00etan). Gainera, Aiko Taldearen erromeria egingo da 18:30ean Plaza Barrian, jendea dantza espontaneoa egitera bultzatzeko.

Folk berritua eta pop-rocka

Bihar, apirilak 3, ostirala, jaialdiaren indarra mantenduko da Marenek emango duen kontzertuarekin. Azkuna Zentroan izango da 19:00etan, eta «Qué Lástima» disko berria aurkeztuko du. Gaueko 21:00etan, Korrontzi euskal rock berrituko taldeak bere 'Mundua Dantzan' ikuskizuna egingo du Areatzako Kaian. Mugan taldearen talentu emergentea izango dugu Bilborocken (20:00etan) eta, gaua amaitzeko, Bilbao basque Fest Rock City ekitaldiak berotuko du Kafe AntzokiaThe Rockabilly Pack eta Crazy Jumpers taldeekin (22:00etan).

Dantza tradizionalak ere toki nabarmena izango du bihar, Guggenheimeko zelaigunean, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin (12:00etan eta 18:00etan), bai eta Plaza Barrian ere, Patxi eta Konpania taldearen «Dantza Piko» erromeriarekin (18:30ean).

Herri kirolak, gastronomia eta zinema mitologikoa

Gaur eta bihar, Areatzako Kaiko Euskal Kulturaren Plaza familia- eta kirol-jardueraren erdigune bihurtuko da. Han egingo dira:

  • Sport: herri kirolen erakustaldiak (13:00etan eta 18:30ean), harri-jasotzeko, aizkorako eta sokatirako erronkekin. Gainera, familientzako tailerrak egingo dira, goizez eta arratsaldez.
  • Gourmet: show cooking saioak ordu erdiro (12:00etatik14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara).
  • Haurrak: Gargantua atrakzio ikonikoa aterako da haurrentzat, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Era berean, BBK Aretoan Paul Urkijoren «Gaua» film luzea proiektatuko dute bihar, 19:00etan. Euskaraz grabatutako filma –gaztelaniazko azpitituluekin– euskal mitologiari eta tradizioei buruzkoa da. Aire zabaleko jarduerak nahiago dituztenentzat, Hortzmuga Teatroaren Anfitrioiek ibilbide antzeztuak egingo dituzte Alde Zaharrean barrena (12:00etan), eta Pio Barojako pantalanean aukera egongo da Itsasadarrean bateletan paseatzeko.