Gas plazako haur-parkea handitu eta hobetu ditu Bilboko Udalak
Auzokide Planaren testuinguruan, 296.900 euroko udal-inbertsioa bideratu da proiektu honetara
Aurrera doaBilboko Udalahiriko espazioak berritu eta irisgarriagoak egiteko erronkarekin. Oraingo honetan, 296.900 euroko aurrekontua bideratu egin du Zazpikaleetan kokatutako Gas plazako haur-parkea handitu eta hobetzeko. Aste honetan eman ditu amaitutzat obrak, eta dagoeneko erabilgarri dago. Orain, herritarrei aisialdirako espazio irisgarriagoa, inklusiboagoa eta adin guztietako umeen beharrizanetara egokitua eskainiko zaie.
Relacionadas
Proiektua Auzokide planaren barruan egin da, eta honako hauek hartzen ditu barnean: bertan dagoen maldan txirrista berri bat jartzea, haurren hazkunde-etapa desberdinetara egokitutako elementuak izango dituen bigarren jolastoki bat sortzea eta zoladura eta hiri-altzariak osorik berritzea. Gainera, pergola batzuk jarri dira, gerizpea emateko eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko.
Horrekin guztiarekin, Udalaren helburua, eremu horren estetika ez ezik, espazioen funtzionaltasuna eta hiri-irisgarritasuna ere hobetzea izan da.
Izan ere, gune berri hori irisgarritasun unibertsaleko irizpideekin eta material seguru eta jasangarriekin diseinatuta dago, haurren eta haien familien jolas partekatua eta bizikidetza bultzatzeko.
Jarduketaren barruan sartu dira, orobat, kautxuzko zoladura berritzea, plazako banku guztiak material iraunkorragoekin eta mantentzeko errazagoekin zaharberritzea, eta inguruneari kolorea eta balio estetikoa emango dion horma-irudi artistiko bat egitea.
Esan bezala, guztira, 296.900 euro inbertitu dira azken hiru hilabeteetan egin den obra honetan.
Temas
Más en Bilbao
-
Un pedazo de Nafarroa se instala en El Arenal de Bilbao con degustaciones de productos de temporada
-
Bilbao no falla en la vigilia: el bacalao, rey de las mesas en Semana Santa
-
El mal tiempo no frena el despliegue cultural del Basque Fest en El Arenal
-
La lluvia no apaga el espíritu de los gigantes, pero les obliga a buscar refugio bajo La Salve