Urtero bezala, Bilbok San Silvestre lasterketa jasoko du datorren asteazkenean, abenduaren 31n, urteko azken egunean. Horrek eragina izango du hiriko trafikoan, 16:00etatik 18:00etara bitartean hainbat kale itxiko baitira zirkulaziorako.
Lasterketak eragina izango du oinezkoen joan-etorrietan eta bidegorri batzuk zati batean okupatu beharko dira. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Gordoniz kaletik (66. zenbakiaren parean), eta ibilbide hau izango du:
Gordoniz 66 (irteera) - Areiltza Doktorea - P. Galdós - Kale Nagusia - Iparraguirre - Ametzola plaza (Zuhaitzaren plaza) - Ametzola parkea - Trenbideko etorbidea - Mª Victoria Uribe Laso - Villabaso - Errekalde plaza (helmuga).
Gordoniz kalea zirkulaziorako itxiko da Leon de Uruñuela kalearen eta Errekalde plazaren artean, bertan egongo baita helmuga. Zirkulazioa La Roseta futbol zelairantz bideratuko da.
Horrez gain, Bilbobuseko hainbat lineatan ere izango du eragina lasterketak.Zer desbideratze izango diren eta zer geraleku aldatu eta kenduko diren behar bezala jakinaraziko da ohiko bideetatik: 010 telefonoa, aplikazioa, sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...
Bilbo-Errekalde San Silvestre Txiki 2025
Aldez aurretik, abenduaren 31n bertan (eguaztena), 10:00etatik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera, Diaz Emparanza Doktorearen kalea zirkulaziorako itxiko da Errekaldeko zubitik igarotzen den zatian, Entrecanales Doktorearen kaleko bidegurutzetik Benito Alberdi kaleko bidegurutzeraino, “Bilbo-Errekalde San Silvestre Txiki 2025” lasterketa egiteko.Hau izango da ordezko bidea: Camilo Villabaso - Errekaldeberri – Gordoniz - Ciudadela - Benito Alberdi.
Lasterketa Jaen eta Díaz Emparanza kaleen artean dagoen oinezkoen pasealekutik abiatuko da, (Errekaldeko zubiaren azpian), Iralarako norabidean, zabuak igaro eta Mª Victoria Uribe Laso kalearen parean buelta eman arte, Errekaldeko zubiraino itzuliz.
Proba biek irauten duten bitartean, inguruko garajeetara sartzeko eta irteteko baimena izango da probaren segurtasuneko langileek lagunduta, baldin eta bildutako jende kopuruak eta lasterketak horretarako aukera ematen badute.