Beste urte batez, BIlboko Udalak martxan jarri du aurten ere bai merkataritzaren, ostalaritzaren, aisialdiaren eta kulturaren sektoreak indartzeko helburua duen 'Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' kanpainaren edizio berri bat.

Udalak, berriz ere, azken urteotan hain harrera ona izan duen publizitate-irudia berreskuratu du, aldaketa batzuk barne. Helburu nagusia hirian bertan hurbileko dendetan eta establezimenduetan erostea eta kontsumitzea sustatzea da, eta #BilbaoGabonak proiektuaren barruan hirian sortzen den giroaz disfrutatzera gonbidatzea, adin guztietarako jarduera ugarirekin.    

Ekimen honek gure irudia tokian bertan sustatu nahi du, baina baita eremu geografiko zabalago batera iritsi ere, ordu eta erdira arteko garraioko distantzian bizi diren pertsonak erakartzeko. Horrela, hainbat irudi eta kanpoaldeko kartel jarri dira markesina eta autobusetan, irratiko eta telebistako iragarkiak egin dira, eta hedabide digitalak/sareak eta abar erabiliko dira; eta kanpaina Bilbon eta Bizkaian ikusteaz gain, beste hainbat lekutan ere ikusiko da: Kantabria, Burgos, Logroño/Errioxa, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Iparraldea.

Bilboko saltokiak eta ostalaritza

'Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' kanpainak bilbaoDendak merkataritza-elkartearen laguntza ere badu. Elkarte honek 25. urteurrena betetzen du aurten, eta sektore osoa biltzen du.  

#BilbaoGabonak Udalak urtero antolatzen duen proiektua da, egun berezi hauetan hiria sustatzeko. Horretarako, berariazko programazio bat aktibatuko da, kultura- eta aisialdi-jarduera ugarirekin, besteak beste: izotz-pista eta txirrista; hainbat argi-atrakzio: Moyuako Zuhaitz Handia, Casilda Parkeko Argi Tunela, Areatzako urre-koloreko zuhaitzakGabonart artisautza-azokaantzerkia... Berrikuntza gisa, aurten Gabonetako Azoka Casilda Iturrizar parkera lekualdatu da; erosteko etxola gehiago jarri dira Baso Magikoa deiturikoaren barruan, eta Gabonetako jarduera ugari, musika-emanaldiak, antzerkia etab. izango dira.