Asteazken honetan, abenduaren 17an, 'El gran juego de la gepolítica - El pulso de EE. UU. y China por la hegemonía mundial' izeneko hitzaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak, 'Gaurkotasunarekin Topaketak' zikloaren barruan antolatutakoa. Ekitaldia arratsaldeko 19:00 etan hasiko da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan doktore eta geopolitikan aditua den Borja Maciasek emango du hitzaldia. Mikel Reparazek moderatuko du topaketa.
Sarrera librea da lekua bete arte. Ezin bada bertaratu, jardunaldia streamingbidez jarraitu ahal izango da.
Borja Macias doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean 'El proceso de construcción de la hegemonía China en el siglo XXI' tesiarekin, eta, beraz, ezagutza zabalak ditu Asiako herrialdearen kanpo-politikari buruz. Nazioarteko harremanetan espezializatuta dago, eta gaur egungo geopolitikaren analista da.
Mikel Reparaz Nazioarteko Informazio zuzendaria da ETBn, eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta urte batzuk geroago Bruselara joan zen korrespontsal gisa. Halaber, ordezkari berezi gisa lan egin du hainbat herrialdetan, besteak beste, informazio politikoa eta gatazka belikoak estaltzeko. Reparaz bost urtez egon da EITBrentzat lanean Estatu Batuetan, 2013tik eta 2020tik. "Las grietas de América. Bajo la piel de un país divide" filmak Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2021ean.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago. Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.