'Bilbao GazteDenda' proiektua jarri du martxan Udalak
Tokiko merkataritza Bilboko gazteei hurbiltzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko programa da
Uriko gazteen artean tokiko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin martxan jarri berri du Bilboko Udalak 'Bilbao GazteDenda' izeneko proiektu aitzindaria.
Sentsibilizatzeaz gain, proiektuak Bilboko gazteen artean kontsumo arduratsu eta jasangarriaren kultura sustatzea du helburu, erosketa-ohiturei buruzko hausnarketa kritikoa bultzatuko duena; gainera, ‘Bilbao GazteDenda’ tokiko merkataritzaren aurkikuntza sustatzeko eta auzoetako merkatariekiko harremana indartzeko sortu da.
Horretarako, proiektuaren lehen edizio hau 14 eta 16 urte bitarteko gazteekin egingo da zortzi ikastetxetan —Bilboko zortzi barrutietako bakoitzeko ikastetxe bana—, bi fasetan banatutako goizeko saioetan: lehenengo fasean jasangarritasun eta erosketa ohiturei buruzko hausnarketa egingo da, dinamizatutako ihesgelaren dinamikaren bidez; bigarren fasean, auzo bakoitzeko merkatariekin elkartuko dira, gazteek eta merkatariek ideiak trukatu eta tokiko kontsumoari buruzko sinergiak sor ditzaten.
Hauek dira aste honetatik aurrera eta Gabonetako oporrak hasi arte egingo den lehen edizioan parte hartuko duten zortzi ikastetxeak: Berrio Otxoa ikastetxea, El Carmen Indautxu ikastetxea, Urretxindorra Ikastola, Gabriel Aresti BHI, Deustuko Ikastola, Artxandape Ikastola, Eskurtze BHI eta Zorrotza BHI.
‘Bilbao GazteDenda’ ekimenak tokiko kontsumoaren onurei buruz sentsibilizatzeko beharrari erantzuten dio, bai eta merkataritza modernizatzearen garrantziari ere, negozio ereduak belaunaldi berrien eskaeretara egokituta. Horregatik, Bilboko gazteen eta merkatarien artean harremanak sortu nahi dituen proiektua da, hiri-ingurunearen nortasuna eta gizarte-kohesioa indartzeko.
Temas
Más en Bilbao
-
Plataformas sociales denuncian un operativo policial “desproporcionado” contra manteros en la Gran Vía de Bilbao
-
Telefónica inaugura en Bilbao el Centro de Talento y Tecnología Javier Echenique
-
Arrancan las obras de la nueva comisaría de la Policía Municipal de Bilbao en Santutxu
-
Concierto de clausura de los X Encuentros de dirección orquestal