850.700 euroko inbertsioa egin eta gero, Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu aste honetan San Inazio auzoko Kanariar Uharteen kalean egindako hobekuntza-lanak, azken bost hilabeteetan martxan egon ondoren. Obra horien helburua Intxisu Ikastolaren inguruan trafikoa lasaitzea zen eta, ondorioz, inguru horretan dabiltzan oinezkoen segurtasuna hobetzea.
Lana horiek Auzokide Planaren esparruan kokatzen dira, eta, beraz, 1. barrutiko bizilagunek lehenetsiak izan dira.
Hain zuzen ere, lanak egiteko eremua Etxepare kalearen eta Oñatiko Unibertsitatearen kalearen arteko bide-zatia izan da. Guztira, 200 metro inguruko luzera izan du.
Obra honetarako ezarritako helburua ibilgailuak ikastetxearen inguruan motelago ibiltzea izan da, eta hori lortzeko hartutako konponbideak hainbat neurri barne hartzen ditu.
Alde batetik, zirkulazio-erreiaren zabalera 4,80 metrotik 3,50 metrora murriztea, hau da, errei bakarrerako zabalera egokira murriztea. Horrela, ikastolako espaloia 3 metrotik 4,30era handitzea lortu da, eta, beraz, oinezkoen joan-etorrietarako edukiera ere handitu egin da. Jarduketa hau espaloi osoan eta zintarrietan zoladura osatzeko aprobetxatu da, bai eta zerbitzu-sareak berritzeko ere.
Gainera, oinezkoentzako pasabide berriak gehitu dira, eta, horrela, bidegurutze bakoitzak (Kanariar Uharteen kaleak Oñatiko Unibertsitatearen, Galizia eta Errioxa kaleekin bat egiten duen tokietan) hiru pasabide izango ditu.
Kalearen bi aldeetan, lerroko aparkalekuak mantendu dira, baina hamalau plaza kendu dira oinezkoen pasabide guztietan orejeta berriak jartzeko.
Bestetik, galtzadaren zolaketa berritu da eta bide-markak margotu dira, eta, horrez, gain, seinaleztapen horizontala kalearen banaketa berrira egokitu da.
Era berean, eremuan dauden 34 zuhaitzetako zuhaitz-txorkoak berritu dira.