Bilboko Udalak, aurten ere, Gabonetako aisia hezigarriko eta kiroletako programak jarriko ditu abian haurrentzat, 1.560 plazarekin. Izena emateko epea bi astekoa izango da, urriaren 27tik azaroaren 10era.  Programazio honek bi helburu ditu: lehenengoa, familiei abenduko oporretan lana eta norberaren bizitza uztartzeko premietan laguntzea eta bigarrena, haurrei ondo pasatzeko, kirola egiteko, esperimentatzeko eta sozializatzeko aukera ematea.  

Alde batetik, Udalak Gabongune jarriko du martxan, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat (2017-2022), eta Gabonkide9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat (2014-2016). Guztira, 1098 plaza eskainiko dira. Programa bietan jolas- eta heziketa-jarduerak egingo dituzte, adin-tarte bakoitzerako egokituak (2020-2022, 2017-2019 eta 2014-2016 urte bitartekoentzat), betiere, Bilboko Balioen Agiriari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei lotuak.

4 eguneko 2 txanda ezarri dira: abenduaren 22tik 26ra eta abenduaren 29etik urtarrilaren 2ra. Txanda bakarrean eman ahalko da izena, ahalik eta familia gehienek izan dezaten parte hartzeko aukera. Ordutegi berbera izango da kasu bietan: 09:00etatik 14:00etara. Eta jarduerak Deustuko, Castañoseko, Begoñako, San Frantziskoko, Abusuko, Abandoko, Iralako eta Basurtuko udaltegietan eta Esperantzako (Zazpikaleak) eta Miribillako gazteen espazioetan egingo dira. Sarrera- eta irteera- orduak malguak izango dira, 09:30ak arte eta 13:30etik aurrera. Abenduaren 24an eta 31n, zerbitzua 13:00etan amaituko da (irteera malgua 12:45etik 13:00etara). Laster Miribillako Haurgunea irekiko denez, Gabongune eta Gabonkide sarea zabaldu egingo da, plaza-kopurua handituz eta eskaintza Bilboko beste auzo batzuetara hedatuz.   

Otxarkoagan eta Zorrotzan ere egingo dira Gabongune eta Gabonkide, baina, han, izena emateko, zerbitzua emateko Udalarekin lankidetzan ari diren erakundeekin jarri beharko da harremanetan: Otxarkoaga: 623 158 969, 09:00etatik 13:00etara; otxarkoagahaurgune@gmail.com; eta Zorrotza: 621 333 371, gurelurra@glurra.org, www.gurelurra.org.

Txanda bakoitzeko prezioa 13,6 eurokoa izango da (10 eurokoa familia ugarientzat eta 4,8 eurokoa diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten familientzat).

Programa horietan parte hartu nahi duten familiek plaza eskatu ahalko dute urriaren 27tik (astelehena) azaroaren 10era (astelehena), udal webgunean (http://www.bilbao.eus) edo 944 010 010/010 udal informazio zenbakian.

Plazak, zozketa bidez

Plazak esleitzeko zozketa egingo da azaroaren 12an (asteazkena).  Emaitzak hurrengo egunetik aurrera, azaroaren 13tik aurrera, kontsultatu ahal izango dira, udalaren webgunean edo udalaren informaziorako telefonoan (944 010 010 (010)).    

Izena, berriz, azaroaren 13tik (osteguna) 18ra (asteartea) eman ahalko da. Ondoren, eskabidea formalizatzeko, zerbitzua ordaindu beharko da, izen-ematean jarritako helbide elektronikoan jasoko den ordainagiriaren bitartez.

Itxarote-zerrendan geratzen diren gaztetxoei dagokienez, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Umeen Gaietarako Zerbitzua interesdunekin jarriko da harremanetan, zozketarekin sortutako itxarote-zerrendaren ordenari jarraituz.

Gabonetan Primeran Kirola Eginez

Kirol-jarduerak nahiago dituzten haurrek Gabonetan Primeran Kirola Eginez udal-programan parte hartu ahalko dute, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean. Jarduerak Txurdinagako, Deustuko eta San Ignazioko kiroldegietan egongo dira, 09:00etatik 14:00etara. Sarrera- eta irteera-orduak malguak izango dira, 8:30etik eta 14:30era arte.

450 plaza eskainiko dira 2012-2019 bitartean jaiotakoentzat, eta beste 12 plazadibertsitate funtzionala izan eta 2009-2019 bitartean jaio direnentzat.

Interesa duten familiek asteka egin dezakete inskripzioa. Lehenengo astea abenduaren 22an, 23an eta 26an izango da, eta bigarrena, berriz, abenduaren 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an eta 5ean. Bilbao Kirolak-ek gogorarazi nahi du udal-kiroldegiak itxita egongo direla abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Epea azaroaren 17an hasiko da, Bilbao Kirolak-era abonatuta eta abonatu gabe daudenentzat. Eskabidea Bilbao Kirolakeko edozein kiroldegitako salmenta-makinetan (diruzko ordainketetarako bakarrik) edo www.bilbaokirolak.eus webgunean (bazkide ez direnek ere erabil dezakete) egin ahal izango da.

Kasu honetan, plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira. Prezioak: 35.40 euro lehenengo astea (abenduaren 22a, 23a eta 26a) eta 47.20 euro bigarren astea (abenduaren 29a, 30a, urtarrilaren 2a eta 5a). Bilbao Kirolakeko abonatu ez direnek % 40ko errekargua izango dute prezioan.

Hala birala!, kultura digitalari buruzko campusa

Beste aukera bat dago 2012an eta 2013an jaiotako neska-mutilentzat, kultura digitalera hurbildu nahi badute: Hala birala!  Campusa bi zatitan antolatuta dago: abenduaren 22an eta 23an eta abenduaren 29an eta 30ean, eta txanda bat zein bi aukera daitezke. Ordutegia: 9:30etik 14:00etara, Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1, San Ignazio). Campusean, besteak beste, stop-motionekin esperimentatu eta argazkigintzako, bideogintzako eta irratigintzako tailerrak egingo dituzte.   Jarduera guztiak euskaraz egingo dira.

Programa horietan parte hartu nahi dutenek plaza eskatu ahal izango dute urriaren 27tik (astelehena) azaroaren 10era (astelehena), udal webgunean (www.bilbao.eus/euskara/halabirala). Informazio gehiago: info@azkuefundazioa.eus (944 02 80 81) eta euskera@bilbao.eus (944 20 43 91).