Bilboko Udalak bihar, urriaren 20an, automatikoki berrikusiko ditu TAO egoiliar-bereizgarriaren 35.000 titularren betekizunak, hala badagokio, 2026rako aparkatzeko baimen horiek berritzeko, indarrean dagoen Ordenantzan (Ibilgailuak gaitutako espazioetan eta kalean aparkatzeko Ordenantza) arautzen den bezala (11.3 artikulua).

Automatikoki berritzeko, egiaztatuko da ea ibilgailua Bilbon erroldatuta dagoen eta DGTn alta emanda dagoen, eta ea bereizgarriari lotutako eremua bat datorren titularraren erroldatze-helbidearen eremuarekin.

Era berean, berrikusiko da Udalarekin dituen obligazioen ordainketak egunean dituen eta etxebizitza bakoitzeko gehieneko bereizgarri kopurua (2) ez den gainditzen. Ibilgailua leasing edo renting erregimenean dutenek ibilgailuaren alokairu-modalitate horren indarreko kontratua egiaztatu beharko dute 2026. urte osorako.

Ordenantza horrek ezartzen duenez, bereizgarria duten pertsonek Udalari jakinarazi behar dizkiote TAO egoiliar-txartela lortzeko eskubidea ematen dieten inguruabarretan gertatzen diren aldaketak.

Hala ere, datuak erkatzen direnean ikusten bada betekizunen bat ez dela betetzen edo TAO bereizgarria lortzeko agiriren bat falta dela, udala zuzenean harremanetan jarriko da pertsona horrekin.

Era berean, jakinaraziko zaio zergatik ez zaion bereizgarria automatikoki berrituko eta egoera erregularizatzeko abenduaren 1era arteko epea duela.

Horretarako, mezua bidaliko zaie telefonora (sms mezua) edo posta elektronikora, edo, halakorik ezean, bereizgarriaren titularraren posta-helbidera. Titularrak Bilbao Park aplikazioaren bidez ere egiaztatu ahal izango ditu gorabehera horiek guztiak eta laster, baita Udalaren webgunearen bidez ere.

Beren egoera erregularizatu behar dutenek TAO Zerbitzuko Herritarren Arretarako Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute (Lersundi kalea, 5), edo bertara joanda, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 18:30era eta larunbatetan, 8:30etik 14:00etara, edo 94.470.10.47 telefonoaren bidez.

Egoera erregularizatu ezean, egoiliar-eremuan aparkatzeko baimenari baja emango zaio 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bilbao Park aplikazioa izatearen abantailak

Bilbao Park aplikazioa 16.000 pertsona inguruk dauka, hau da, TAO egoiliar-zerbitzuaren erabiltzaileen erdiak (35.000 inguru). Aplikazioa erabiltzeak abantaila ugari ditu.

Bereizgarrien egoera zein den egiaztatu daiteke denbora errealean, TAO guneko aparkalekua mugikorretik kudeatu daiteke, parkimetrora joan gabe ordaindu eta denbora luzatu daiteke, kontsumitu gabeko denbora berreskuratu, iraungitze abisuak jaso edo ordainketa banku txartelaren bidez kudeatu. Operazio eta egiaztagiri guztien historia ere eskaintzen du, eta TAO zerbitzuaren jakinarazpenetan harpidetu daiteke aplikaziotik.