Bilbok bat egin du haurdunaldiko eta jaio ondoko doluaren munduko egunarekin
Ekimena Esku Hutsik elkartetik abiatzen da, zeinak haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondoko dolua laguntzen eta ikusarazten du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean
Bilbao berriz argiztatuko da arrosaz eta urdinez, bihar, urriak 15, Haurdunaldiko, Jaiotza inguruko eta Jaio ondoko Doluaren Kontzientziazioaren aldeko Munduko Eguna dela-eta. Hiriko zenbait eraikin enblematikok –Arriaga antzokia, Bilboko hilerria, La Bolsa eraikina, Moyua plazako iturria eta Casilda Iturrizar parkeko pergolako iturria– euren itxura aldatuko dute, haurdunaldian edo jaio ondoren haur bat galdu duten emakume eta familiei babesa adierazteko.
Itziar Urtasun Berdintasuneko zinegotziak nabarmendu du oso garrantzitsua dela horrelako doluak ikusaraztea: "emakume askok umea galdu dugu haurdunaldian edo jaio eta gutxira. Ez dago min hori arinduko duen hitzik, baina keinu honen bidez mina aitortu nahi dugu, eta hura bizi dutenei lagundu, prozesu horri isilik egiten zaiolako aurre askotan".
ELKARTEA
Udalak Esku Hutsik elkartearen eskaerari erantzun dio horrela, elkarte horrek bultzatu baitu ekimena Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean. Haren helburua da ikusgarritasuna ematea oraindik ere gutxi ezagutzen den errealitate honi, eta babesa eskaintzea eragindako pertsonei, haien familiei eta haien alboan dagoen osasun-inguruneari.
Zifra horietan ez dira sartzen haurdunaldiko galera goiztiarrak, askoz ere ohikoagoak direnak; beraz, kalkulatzen da lau haurdunalditik bat ez dela ondo amaitzen
Bestalde, errealitate horren jakitun, Bilbao Zerbitzuak-ek izarren lorategia izeneko esparrua eraiki zuen duela hiru urte Bilboko hilerrian, amak, aitak eta senideak haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren haur guztiak oroitzera joan daitezen. "Espazioa behar duten pertsona guztientzat irekita dago. Ez dauka inolako konnotazio erlijiosorik, eta haren arkitekturak intimitate-sentsazioa indartzen du. Espazio honetara datozen familiek adierazi dute objektuak eskegitzeko eta uzteko eta euren umeak oroitzeko leku bat izan nahiko luketela", amaitu du Alvaro Perez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak.
Esku Hutsik elkartearen datuen arabera, egunero 23 milioi galera perinatal daude munduan, hau da, minutu bakoitzean 44 haur
Esku Hutsik elkartearen datuen arabera, egunero 23 milioi galera perinatal daude munduan, hau da, minutu bakoitzean 44 haur. Estatuan, jaiotzaren inguruko aldian (haurdunaldiaren 22. astetik jaio ondoko 28. egunera arte), 2.500 bat haur hiltzen dira urtean, eta horrek egunero sei familiatan eragiten du zuzenean. Zifra horietan ez dira sartzen haurdunaldiko galera goiztiarrak, askoz ere ohikoagoak direnak; beraz, kalkulatzen da lau haurdunalditik bat ez dela ondo amaitzen.
Jaiotzaren inguruko dolua prozesu emozional bat da, haurtxo bat haurdunaldiko edozein etapatan, erditzean edo jaio ondoren galtzen denean gertatzen dena. Hainbat egoera biltzen ditu: berezko abortua, umetoki barruko edo jaio osteko heriotza, haurdunaldia gogoz kontra etetea, edo haurdunaldi anizkoitzetan haurtxoetako bat galtzea, besteak beste.
Temas
Más en Bilbao
-
Magistratu eta aditu profesionalak egungo gai juridikoei buruz ariko dira aste honetan Deustuko Unibertsitatean
-
Una veintena de establecimientos optan a ser ‘Favoritos de Bilbao’
-
Solicitan subir al máximo el recargo del IBI a las viviendas vacías en Bilbao
-
Metro Bilbao garantiza el 30% de los servicios habituales durante la huelga de este miércoles