Bilboko Udalak Zirkuituaren denboraldi berria egingo du abenduaren 18ra bitartera, hiriko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena. 

Zehazki, 12 antzezpen eskainoko ditu. 

Non? Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan, ostegunero, doan.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Companyia del BAC, La Trascienda Teatro, Un relato para cada rato, Itxartu Antzerki Taldea, Alejandro Gijaba, Libélula Teatro, Suminak Uribe Kostako Emakumeak Antzerkia, Tunka Taldea, Luna Llena, Arimaktore eta Unai Garcia Amaro diar aurten parte hartuko duten talde eta artistak.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta 19:00etan hasiko dira, baina sarrera ordubete lehenago jaso behar da emanaldi bakoitzaren egunean bertan udaltegi bakoitzaren ekitaldi aretoaren sarreran. 

Pertsona bakoitzeko bi sarrera baino ezin izango dira eduki, eta mugikortasun murriztua eta premia bereziak dituzten pertsonentzako lekuak gordeko dira.

Bilboko Zirkuituak bi helburu ditu: batetik, herriko eszena bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurbiltzea. 

"Udal programak hiriko kultura-eskaintzaren deszentralizazioan eragiten du, eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aitzindaria eta bakarra da bere generoan Euskadin, eta, hari esker, asko dira denboran zehar esparru profesionalera jauzi egin duten aktoreak eta konpainiak", nabarmendu dute Bilboko Udaletik.