Ostiral honetan goizean, irailaren 26an, BAT eraikina (B Accelerator Tower) Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen bigarren jardunaldiaren egoitza izan da. Bertan, emakume migratuek hirian daukaten zereginari eta ekarpenari buruz hausnartu dute.
Jardunaldi horien jatorrian Bilboko Emakume Migratuen Komunitatean dago, eta hori Bilboko Emakume Migratuen urteko aitorpenaren ondoriozko partaidetza-ekimena da, Bilboko Udaleko Immigrazio Kontseiluaren proiektu estrategiko sendoenetako bat. Kontseilua 2019an sortu zen, gure udalerriko hainbat eremutan emakume migratzaileek egindako ekarpena ikusarazteko.
Iñigo Zubizarreta Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko zinegotzi eskuordeak irekiera instituzionalean nabarmendu duenez, "ekimen honekin daukazuen konpromisoak eta parte-hartzeak guretzat oso baliotsua den ekarpena sortzen du; zuen ahaleginari esker, etorkizun komun, partekatu, sendo, plural eta askatasunekoari berme handiagoz aurre egiteko aukera ematen digu".
Bilboko Emakume Migratuen II. jardunaldia
Salima Ahmiduchek (gizarte-integratzailea eta amazigh jatorrizko coach-a) aurkeztu du jardunaldia eta Iñigo Zubizarreta Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko zinegotziak egin du irekiera instituzionala.
Ekitaldiaren helburua da komunitateko emakumeen interesetan eta premietan sakontzea, eta kanpoko konexioak eta interakzioak zabaltzea hiru mahairen inguruan, komunitateko kide diren emakumeek berek identifikatutako gaiekin.
Horrela, lehenengo mahai tematikoak eskubide kulturalak jorratu ditu: "Kultura eta sustraiak: gure eskubideak, gure adierazpenak".Sarita Tacangak (Peru) moderatu du eta Marta García (Zehar Euskadi) eta Carol Ruiz Peñuela (Kolonbia) izan dira hizlariak.
Bigarren mahaian feminismoaren sareei buruz hitz egin da. "Elkarri entzutea elkarrekin aurrera egiteko". Emilia Larrondo (Mexiko) eta Fernanda Cándida (Brasil) izan dira feminismoa ulertzeko ikuspegi eta modu desberdinak jorratzen dituen elkarrizketa batean, eta bata besteari entzutearen eta sareko konexioaren garrantzian zentratu da hausnarketa.
Hirugarren mahaiak emakume migratuen arteko belaunaldien arteko harremanei buruzko elkarrizketa bati ekin dio: "Denboren eta ahotsen artean". Kamanga Influencers-eko Esther Ogunleye "Saugga" (Nigeria) kazetariak moderatu du eta Bibiana Gómez (Kolonbia) eta Vory Bita (Ekuatore Gineako etorkia) izan dira hizlariak. Mahaiak belaunaldi gazteei, familia migratuen ondorengoei, zuzendutako kultura-transmisioko esperientziak jaso eta desafio eta ilusio komunei heldu nahi die.
Jardunaldiaren amaiera artistiko eta parte-hartzailea Argenis Mesa (Kolonbia) eta Dana Moya D'CAPRICHO (Kuba) izan dira.
Bilboko Emakume Migratuen Komunitatea
Bilboko Emakume Migratuen Komunitatea parte-hartzeko proiektua da eta Bilboko Udaleko Immigrazio Kontseiluak bultzatutako Emakume Migratuen urteko aitorpenean dauka jatorria.
Komunitatea laguntza emozionalerako, ikaskuntza partekaturako eta hazkunde pertsonal eta profesionalerako gune segurua da eta irekita dago Bilboko emakume migratu guztientzat. Helburua da emakume migratzaileak ikusaraztea eta haien ahalduntzean laguntzea; era berean, ekarpena da Bilboko gizartearentzat, emakume migratuek eremu sozioekonomiko guztietan dauzkaten trebetasunak eta ekarpenak aitortu eta baloratu baititzake.
Beste helburuetako bat emakumeen eta tokiko, eskualdeko eta estatuko erakundeen arteko harreman-sarea ehuntzea da, hausnarketa eta parte-hartzea sustatzeko eta Bilbo inklusibo eta ekitatibo bat elkarrekin sortzeko.
2025ean, komunitateak hiru topaketa egin ditu martxoaren 10ean, apirilaren 24an eta maiatzaren 25ean, eta ibilbide desberdineko 50 emakume migratu baino gehiago lotu ditu. Urteko jarduera-programa ixteko, networking bat garatuko da, komunitateko emakumeek beren konexioak hobetu ditzaten eta beren artean eta udalerriko tokiko beste eragile giltzarri batzuen artean lankidetzak sor ditzaten.