Bilboko Udalak ezagutzera emango ditu gaurtik aurrera joan den ostegunean, irailaren 4an, adinekoentzako kultura, berdintasuna eta osasuneko udal tailer eta ikastaroen izen-ematea formalitaztzeko hitzordua emateko zozketaren emaitzak. Hala, zozketan ateratako hitzorduen zerrendak kontsultatu ahal izango dira, ikastaro horien inskripzioa formalizatzeko.
Aurtengo berrikuntza modura, aisialdiko eta kiroleko ikastaroetan izena emateko eta plazak esleitzeko zozketa Bilbao Kirolak-ek egingo du modu automatikoan irailaren 17an
Zozketetako emaitzen zerrendak hemen kontsultatu ahal izango dira:
- Berdintasun, kultura eta osasuneko ikastaroetan izena emateko esleitutako hitzorduetarako, irailaren 8tik aurrera udaltegietan eta Bilboko Udalaren webgunean. Edo 944 010 010 edo 010 zenbakietara deituta, astelehenetik domekara, 08:00etatik 20:00etara.
- Aisialdiko eta kiroletako ikastaroetarako, irailaren 17tik aurrera, izena emateko zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira eta, beraz, baita plazen esleipena ere, udal-kiroldegietan eta Bilbao Kirolak-en webgunean, edo, bestela, Ikastaroen eta Tailerren Gidan agertzen diren kiroldegietako telefonoetara deituta.
Kultura, Berdintasun eta Osasun sailek adinekoentzat antolatutako tailerretan izena emateko, Bilboko Udalaren web-orrira jo beharko da edo 944 010 010/010 telefonora deitu astelehenetik domekara, 08:00etatik 20:00etara.
Izena emateko epea irailaren 10ean (asteazkena) hasi eta irailaren 23an amaituko da, eta zozketa bidez esleitutako eguna eta ordua kontuan hartuta egin beharko da.
Esleitutako hitzorduak adierazten du noiztik aurrera eman daitekeen izena, baina ez dakar erreserbarik eta ez du bermatzen plaza lortuko denik.
Adinekoentzako osasun-ikastaroetan izen-emateko edo beste edozein izapide egiteko laguntza behar izanez gero, telefono-zenbaki hauetara dei daiteke: 944 20 44 70 eta 944 20 44 53 (astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara).