Gaur arratsaldean, 19:00etan, Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira irten da, Francis Díez Rojo pregoilariarekin eta Olatz Agirre Sagarna txupinerarekin batera jende ugari Bilbora ekarriko dituen Aste Nagusiari hasiera emateko.
Hala, Marijaiak Aste Nagusiari hasiera eman dion bezala, Caffero Piroteknia konpainia herbeheretarrak hasiera eman dio larunbat honetan, abuztuak 16, piroteknia ikuskizunen programazioari, gauero jende gehien biltzen duen Aste Nagusiko ekitaldietako bat.
Mila pertsona inguruk gozatu dute Bilboko zerua argiz bete duen kolore-ikuskizun honen lehen hitzorduan, Uriaren hainbat lekutatik ikuskizunaz gozatzen ari ziren ikusleen txalo artean.
Caffero Piroteknia izan da aurtengo Bilboko Hiriaren Nazioarteko Su Artifizialen XXXII. Lehiaketan lehiatuko diren mundu osoko zazpi su-enpresa ospetsuetako lehena. Abuztuaren 22ra arte, gauero 22:30etik aurrera, lehiatuko dira Publikoaren eta Epaimahaiaren sariak irabazteko.
Su artifizialen egitarauari amaiera emango dio abuztuaren 23an, larunbata, Arabako Valecea Piroteknia konpainiaren erakustaldi batek.
Hurrengo ikuskizunen egitaraua
- Abuztuaren 16an, larunbata: Caffero Piroteknia (Herbehereak)
- Abuztuaren 17an, igandea: Pirocenter Piroteknia (Brasil)
- Abuztuaren 18an, astelehena: Beisel Pyrotechnik (Alemania)
- Abuztuaren 19an, asteartea: Kuma Fireworks (Kanada)
- Abuztuaren 20an, asteazkena: Artefogo Piroteknia (Galizia)
- Abuztuaren 21ean, osteguna: Fetes et Feux Prestations (Frantzia)
- Abuztuaren 22an, ostirala: Di Matteo Fireworks (Italia)