Pixkanaka-pixkanaka badoaz datorren larunbatean hasiko diren Bilboko jaietako xehetasun guztiak zehazten, den-dena ondo atera dadin. Musikaren aldetik badago egitaraua itxita, baina astelehen honetan aldaketa bat ezagutarazi behar izan du Udalak.
Trigo Limpio taldeak itxiko du Aste Nagusiko guatekeen programazioa Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, abuztuaren 23an. Euskal taldeak Sandro Giacobbe ordezkatuko du, artista italiarrak, osasun arazoak direla medio, ezin izango baitu kontzerturik eman; horrela, Trigo Limpio taldeak bat egingo du abuztuaren 16tik 23ra bitartean agertoki horretan arituko diren talde eta bakarlariekin. Izan ere, espazio horren programazioa jai-gauetako ezinbesteko hitzordu bihurtu da.
Pergolako emanaldi guztiak 23:30ean hasiko dira, larunbatetan (hilak 16 eta 23) izan ezik. Egun horietan, bi saio izango dira, lehena 21:00etan hasita, Luis Carlos del Pozo DJaren eskutik.
Pergolako kontzertuak
- Larunbata, abuztuak 16: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00etan) eta 70/80 hamarkadak Radio Nervión-ekin (23:30ean)
- Igandea, abuztuak 17: Mi Gran Noche, pop espainiarraren arrakasta eta klasikoak (23:30ean)
- Astelehena, abuztuak 18: Asier Bilbao Show (23:30ean)
- Asteartea, abuztuak 19: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (23:30ean)
- Asteazkena, abuztuak 20: Guillermo Garmendia, baladak eta boleroak (23:30ean)
- Osteguna, abuztuak 21: Los Chimberos, habanera gaua (23:30ean)
- Ostirala, abuztuak 22: Alejo Stivel (23:30ean)
- Larunbata, abuztuak 23: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00etan) eta Trigo Limpio (23:30ean)