Aste Nagusiari hasiera emateko astebete baino falta ez denean, Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak operatibo berezi bat prestatu eta aurkeztu du, aurreko edizioetan bezala.

Urtero bezala, egun horietan aldaketak izango dira, eta aldaketok eragina izango dute ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasunean, batez ere Areatzako jaigunearen inguruan (zirkulazioa datorren egunean itxiko da) eta ekitaldi ugariak programatu diren hiriko puntuetan.

Horregatik guztiagatik, Nora Abete Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotziak Bilbotik garraio publikoan joatea gomendatzen du, batez ere metroan, trenean edo tranbian. "Garrantzitsua da egun horietan, ahal den guztietan, garraio publikoa erabiltzea edo hirian oinez ibiltzea, neurri jasangarriagoa delako eta 2025eko Aste Nagusi honek eskaintzen digun askotariko programazioaz gozatzeko modurik onena delako".

Aste Nagusiko arratsalde-gau guztietan, Areatzako jaigunea beste eremu mugakide batzuetara zabalduko da, hala nola Plaza Biribilera eta Bailen kalera, azken zatian. Eguneroko beste ikuskizun batzuek ere, hala nola su artifizialek, Europa parkeko kontzertuek edo Txikiguneak, eta programatutako jai-ekitaldiek, hala nola Ballenako desfileak, Hiri Krosak edo Goitierriko Jaitsierak, eragina izango dute trafikoan.

Egun horietan, asko edo gutxi, Bilbobusen zenbait lineari eta Bilbao City Tour turismoko autobusari ere eragingo diete jaietan bideak zirkulaziorako itxi behar diren aldi horiek, eta zerbitzu batzuk indartu egingo dira, Aste Nagusiko bariku handiro edo su artifizialetako eskari handiari aurre egitearren. Hain zuzen, aurten ere Artxandako funikularrak ordutegia 24:00etara arte luzatuko du, aurreko urteetan Aste Nagusian egin izan duen bezala, eta, hala, aukera emango da nahi duten pertsona guztiek Artxandatik ikus dezaten ikuskizun piroteknikoa.

Halaber, ezarritako zirkulazio-aldaketen ondorioz, taxien ohiko geltoki batzuk aldatu egingo dira edo aldaketaren bat izango dute, eta bizikletak mailegatzeko zerbitzua, Bilbaobizi, etenda geratuko da hilaren 16tik (zapatua) 24ra (domeka), egun bi horiek barne.

Aurreko urteetan legez, Bilboko Udalak operatibo berezi bat jarriko du abian. Txosnetako eta ostalaritzako lokaletako soinu-ekipoak kontrolatuko ditu, kutsadura akustikoaren arloan indarrean dauden ordenantzak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Hala, aurten ere aurreko edizioetan egindakoari jarraituko zaio, eremuak eta haientzat ezarritako zarata-mailak kontuan hartuta.

Abuztuaren 15a

Aste Nagusia hasi aurretik, Andra Mariaren ospakizuna dela eta, abuztuaren 13tik abuztuaren 15era arte Begoñako Basilikaren inguruko trafikoan afekzioak izango dira.

Zehazki, aparkaleku batzuk erreserbatuko dira basilikaren alboan, taxi-geralekua aldi baterako lekuz aldatzen delako, Begoñako Ama kaleko 45 zenbakiaren parean jarriko baita, Mendiri Maisuaren kalearekin bat egiten duen lekuan, eta Elizalde kalean, Apaiz Agurgarrien egoitzaren parean.

Abuztuaren 15ean, eta jende-etorbidearen arabera, trafikoa itxiko da Zumalacarregui etorbidetik Begoñako Andra Maria kalerako sarbidean, Elizalde kalean, basilikaren parean (eragindako garajeek Ugaz parrokoaren zeharkaletik egingo dituzte sarrera-irteerak), eta Virgen Blanca klinikarako sarbidea, Larrialdietakoa soilik, Masustegi kaletik egingo da.

Trafiko aldaketak Areatza inguruan

Segurtasun arrazoiak direla medio, Areatzako jai-eremu osoan (Zingira kalea, Epalzaren Alargunaren kalea, Areatza, Erribera eta Areatzako zubia) aldaketak egoten hasiko dira trafikoan hurrengo egunetan:

Abuztuaren 14an (eguena), 8.00etan, Areatzako jai-eremua zirkulaziorako behin betiko itxi baino lehen, jaietako azpiegiturak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak erraztearren, hainbat aldaketa egingo dira eremu horretako zirkulazioan.

Hala, abuztuaren 10ean ––domekan–– 08:00etan hasi eta abuztuaren 14ko 08:00etara arte ––eguena––, Zingira kalean eta Epalzaren Alargunaren kalean, zirkulazio-noranzko bakarra izango da, eta aldi batez kenduko da Udaletxeko noranzkoan doan erreia.

Era berean, Epalzaren Alargunaren kaleko 1 zenbakian dagoen Bilbobusen geralekua Estufa kalearen eta San Nikolasen artean dauden aparkalekuetara aldatuko da.

Azkenik, abuztuaren 11tik 26ra, biak barne, kenduta egongo da Bizkaibusen Báilén kaleko geltokia ––ibilbide-burua da––, eta, hala, ibilbide-burua hedatu egingo da Hurtado de Amézaga kaletik García Salazar kaleraino.

Jaigunea zirkulaziorako itxita

Abuztuaren 26ko ––eguena–– 08:00etan hasi eta abuztuaren 29ko ––martitzena––15:00etara bitartean, erabat itxiko da jaigune osoa ibilgailuen zirkulaziorako (Zingira, Epaltzaren Alarguna, Areatza eta Erribera); nahitaezko udal baimena daramaten ibilgailuak eta Areatzako aparkalekura sartu behar dutenak soilik ibili ahal izango dira handik, beti ere Udaltzaingoaren irizpideei jarraituta.

Baimendutako ibilgailuak Zingira kaletik (Ernesto Erkoreka plazatik) sartuko dira Areatzako jaigunera, eta Erribera kaletik irten. Ezin izango da ibilgailurik aparkatu, zamalanetarako orduetan (08:00etatik 11:00etara) izan ezik.

Areatza ingurua

Horrez gain, Aste Nagusiko arratsalde-gau guztietan jai-eremu hesitu hori ondoko beste eremu batzuetara hedatuko da:

  • Plaza Biribilera, 16tik 23ra 19:00etatik hurrengo eguneko 04:00etara arte. Trafiko-mozketa horrek Hurtado de Amézaga kaleari, Bertendona kalearen eta Biribila plazaren artean, Aita Lojendiori (garajeetarako izan ezik) eta Kale Nagusiari —Plaza Biribilaren eta Urkixo zumarkalearen arteko zatian— eragingo die.
  • Zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da Aiala Kantzilerraren kalean (garraio publikoa) eta Aita Lojendio kalean, 19:00etatik hurrengo eguneko 04:00etara arte. Abuztuaren 17an, domekan, aldaketa 10:00etara aurreratuko da, eta 12:00etatik 19:00etara etengo da Balea desfileko kamioiak eta karrozak jartzeko.
  • Bailen kalea: Trafikoa itxiko da Bailen kalearen azken zatian (Naxa-Nafarroa), abuztuaren 16tik 24ra arte, 19:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara (gutxi gorabehera), Plaza Biribilaren mozketarekin batera, eta trafikoa Bailéndik San Frantzisko kalera desbideratuko da.
  • Zapatuan, abuztuak 16, txupin dela eta, mozketa ordubete lehenago egingo da (18:00etan).
  • Hilaren 22ean, barikuan, lehenago itxiko da kalea zirkulaziorako: 18:30ean itxiko da, Hiri Krosa dela eta.

Eguneroko aldaketak jai ekitaldiengatik

Su Artifizialak

21:30etik aurrera eta oinezkoen kopurua gutxitu eta trafikorako baldintza egokiak egon arte, trafikoa eten egingo da kale hauetan:

  • Pio X.ean, Ugaskoko tunelerako sarbidean, Maurice Raveleraino.
  • Recalde zumarkalean, Moyua plazatik. Salbeko zubian, Maurice Ravel eta Zumalakarregi etorbidea sartzen dira hor, Zabalbideraino (garraio publikoarentzat izan ezik).
  • Campo Volantin pasealekuan, garraio publikoarentzat izan ezik.

Puntu horietan zonako egoiliarrek eta taxiek ibiltzeko baimena izango dute, unean uneko egoeraren arabera. Artxandako tunela ere itxiko da, Txorierri-Salbe adarrean.

Europa parkea

Europa parkean kontzertuak izango dira gauetan, abuztuaren 20tik abuztuaren 23ra arte ––hau da, eguaztenetik zapatura arte––, biak barne. Kontzertugunera joateko, metroa erabiltzea gomendatzen du Udalak, gau osoan ibiliko baita.

Basarrate eta Boluetako geltokiek, Europa parketik gertuago egoteaz gain, kontzertu-gunerako ibilbide seguru eta errazena eskaintzen dute. Zirku Amateurraren kaletik aurrera joan behar da horretarako, Gabriel Arestiraino. Halaber, kontzertu-egunetarako taxi-geltoki bat ezarriko da, Gabriel Aresti kaleko 2 zenbakian.

Udaltzaingoak zirkulazio-murrizketak ezar litzake inguruan, kontzertuen hasieran edo amaieran, eta su artifizialen ondoren, segurtasun-arrazoiengatik.

Zezen-plaza

Astelehen eta larunbat artean, abuztaren 18tik 23ra arte alegia, biak barne, Machin eta Concha Jeneralaren kaleetako zirkulazioa itxiko da Autonomiatik, 17:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera.

Auzokoen sarbidea Enrique Eguren kalean egongo da, zezenketara joango den jende-kopuruak uzten duen bitartean. Gainera, debekatuta egongo da Ametzola plazan aparkatzea, eta mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak gordeko dira Santiago Brouard kalea kalean, Ametzola plazarekiko izkinan.

Aparkalekua okupatuko da Ametzola plazan, Concha Jeneralaren kalean, Machín eta Autonomia kaleen, Machín kalearen eta Santiago Brouard kalearen artean.

Txikigunea

Casilda Iturrizar parkean dagoen haurrentzako guneak (Txikigunea) eta Pergolan antolatzen diren jarduketek eragingo dute abuztuaren 11tik abuztuaren 27ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa ixtea eta José Anselmo Clavé pasealekuan aparkalekua okupatzea.

Garajeetan sartzeko eta irteteko baimena emango da.

Zirkulazioan eragina duten beste jai-ekitaldi batzuk

Domekan, hilak 17, 17:00etatik 21:30era arte, gutxi gorabehera, Balearen Desfilea errazago igarotzeko, afekzioak izango dira Kale Nagusiaren inguruan eta zeharkako kaleetan, Plaza Biribiletik Jesusen Bihotza plazaraino, nahiz eta azken hori une oro egongo den irekita.

Zirkulazioa pixkanaka normaltasunera itzuliko da, desfileak aurrera egin ahala (18:00etatik aurrera). Desfile horrek hurrengo ibilbidea jarraituko du: Plaza Biribila - Kale Nagusia - Moyua plazara buelta osoa (Kale Nagusian amaituko da, Darío de Regoyos kalearen parean)

Domekan ere, abuztuak 17"Bilboko Goitibeherak – X. Open Aste Nagusia" egiten denan, 7:30etik 13:30era, gutxi gorabehera, trafikoa itxiko da Zabalbide eta Santutxu kaleetan, Erribera kalearekin elkarguneraino.

Zabalbide y Santutxu hasta el cruce con la calle Ribera.

Era berean, trafikoa itxiko da San Antongo zubian, garraio publikorako izan ezik, eta Udaltzaingoarekin batera, Bilbobus eta Bizkaibusera igarotzeko iragazkiak ezarriko dira San Antongo zubirako sarbidean, ezkerraldetik (Bilbo Zaharretik desbideratuko da trafikoa, obrengatik egin beharreko norabide-aldaketa erregulatzeko seinalistek adieraziko dute noiz igaro beharko den txandaka), Miraflores – Indalecio Prieto bidegurutzea, Atxuri Olleríasekin eta Encarnazio plazarekin, eta Iturribideko 78 zk. (Fikarako sarbidea).

Lasterketaren logistikarako aparkalekua gordeko da Fika kaleko 49 zenbakiaren parean, hilaren 16ko 08:30etik hilaren 17ko 16:00ak arte.

Traineru-estropadaabuztuaren 17an (domeka) izango da, 16tik (zapatua) aurrera aparkatzeko erreserbak ezarriko dira (16an, zapatuan 7:00etatik domekako 13:30era). Zarandoa, Balear Uharteen kalearen eta Zarandoako 21 zenbakiaren artean, ekitaldian parte hartzen duten 20 traineruetarako.

Aste Nagusiko Hiri Krosahilaren 22an (barikua) hasiko da zirkulazioan eragina edukitzen, 17:00etatik aurrera, eta Areatza, Uribitarte, Abandoibarra eta Euskalduna zubiaren arteko ibilbideari eragingo dio, eta helduen lasterketa pasatzean zirkulaziorako etenaldi puntualak izango dira. Bailen kalean jaietan egingo den trafiko-etena ordu erdi aldatuko da, eta 18:30era aurreratuko da.

Bilbobus

Egun horietan, asko edo gutxi, Bilbobusen ibildeari diote jaietako trafiko-etenaldi iraunkor horiek. Ibilbideak ordutegiaren arabera egokituko dira, zirkulazioan eragiten duten ikuskizunak —adibidez, su artifizialak, Balearen desfilea edo goitiberen jaitsiera— kontuan hartuta; adibidez, Plaza Biribila egunero itxiko da 19:00etatik aurrera.

Zenbait kasutan, beharrezkoa bada, zerbitzuak indartuko dira. Halaber, barikuan, abuztuak 22, Aste Nagusiko egun handianBilbobusen zerbitzuen eskari handia izango dela eta, zerbitzua zapatu arrunt batekoa izango da (58. linea izan ezik: 20 minutuko maiztasuna izango du).

Gainera, linea hauek indartu egingo dira: 03, 13, 27, 30 eta 48.

G1, G3, G4, G5, G6 eta G7 lineek Aiala kalean izango dute abiapuntua, eta G2 eta G8 lineak, berriz, Ernesto Erkorekatik aterako dira. Abuztuaren 15ean, barikua, eta abuztuaren 24an, domeka, barikuetako zerbitzua emango da (azken irteera 02:00etan, auzoetarantz).

Ibilbideak zirkulazio-mozketetara egokituta egongo dira.

Gogorarazi beharra dago ezen, arintzearren, Gautxori lineetan titulu batzuk nahiz besteak erabili ahal izango direla ordaintzeko, baina ez eskudirua.

Horri buruzko informazio guztia kontsultatzeko, deitu erabiltzaileen arretarako bulegora (900 840 655, bulegoa irekita dagoen ordutegian, edo 900 812 88, ordutegitik kanpo), 010 zenbakira (944 010 010, Bilbotik kanpo deituz gero), app-era edo sare sozial ofizialetara.

Bilbao City Tour

Bilbao City Tour turismoko autobusak ere aldatuko du ohiko ibilbidea, jaigunean bideak itxiko baitira zirkulaziorako, eta Areatzako geralekua ere kenduko baita horregatik. Hala, bada, abuztuaren 10etik ––domeka–– 27ra arte, Erriberako merkatuko geralekutik aurrera, ohiko ibilbidea barik, beste bat egingo da, eta ostera itzuliko da ohiko ibilbidera Udaletxeko geltokian.

Artxandako funikularra

Artxandako funikularrak ordutegia luzatuko du, 24:00etara arte, abuztuaren 16tik (zapatua) 23ra (zapatua) bitartean, nahi duten guztiek su artifizialen eguneroko ikuskizuna hortik ikusi ahal izan dezaten.

BilbaoBizi

Zerbitzua bertan behera geratuko da abuztuaren 16tik (zapatua) 24ra (domeka), biak barne. Gainera, jaigunetik gertu dauden BilbaoBizi zerbitzuko puntuetatik egun horietan operatibo egongo ez direnak honako hauek izango dira:

  • Martitzenetik (abuztuak 5) astelehenera (abuztuak 25): San Nikolas.
  • Barikutik (hilak 15) astelehenera (hilak 25): Arriaga plaza eta udaletxea

Erabiltzaileei arreta emateko bulegoa Intermodalaren eraikinean egongo da Aste Nagusian, ohiko ordutegian.

Halaber, Arriaga eta Biribila plazetako bizikleta-aparkalekuak kenduko dira.

Taxiak

Ezabatuta utziko dira Areatzako eta Sendejako pasealekuko geltokiak, jaigunea ezarri bitartean, eta Hurtado de Amézagako 1 zenbakikoa, Plaza Biribilean bidea itxita dagoen bitartean.

Programatutako ekitaldiei zerbitzua emateko, geltoki berriak ezarriko dira Mesedeetako zubian, Hurtado de Amezagan (Aiala eta Aita Lojendio artean), Gabriel Aresti kaleko 2 zenbakian, Polboretxebidean, eta Etxebarriko biribilgunean, Zumalakarregiko sarbidearen eta barraken eremuko sarbidearen artean.

Aparkalekua

Jai-esparruak mugatzearen ondorioz, zenbait aldaketa egin behar dira aparkatzeko ohiko hainbat eremutan:

Areatzako aparkalekurako sarrera-irteerak Ernesto Erkoreka plazatik egingo dira Aste Nagusi osoan, eta irekita egongo da jaien esparrura etorriko direnen segurtasuna bermatzeko neurriek eta jende-kopuruak uzten duten bitartean.

Egoiliarren aparkaleku publikoetara sartzeko (Plaza Barrian eta Prim-Dolaretxen), eta, halaber, Erribera, Areatza eta Prim kaleetako garaje pribatuetara sartzeko, Zingira kaletik jo beharko da, eta ateratzeko, Erribera eta Prim kaleetatik, eta irekita edukiko dira behar bezalako egiaztamendua duten ibilgailuentzat, baldin eta jai-eremura doazen pertsonen segurtasuna bermatzeko neurriek eta bildutako jende kopuruak modua ematen badute.

Epalzaren Alargunaren kaleko aparkaleku pribatuetara Zingira kaletik sartu beharko da, eta irten, berriz, Erribera eta Prim kaleetatik, eta zabalik egongo dira sarbideak behar bezalako egiaztagiria duten ibilgailuentzat, jai-esparruan biltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko neurriek eta bildutako jendearen kopuruak uzten duten bitartean.

Ametzola plazan, Aiala kalean eta Pablo Lojendio kalean aparkatzea debekatuta egongo da Aste Nagusian. Halaber, debekatuta dago Hurtado de Amezagan aparkatzea Bailen ixten den bitartean.

Azkenik, abuztuaren 16tik (zapatua) 29ra, gutxi gorabehera, Uribitarte kaleko aparkalekua kenduko da, Bizikidetasun plazaren parean.

Abuztuaren 11tik (astelehena) irailaren 1era (astelehena), gutxi gorabehera, aparkalekua okupatuko da Abandoibarra etorbidean, Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

Sei erreserbagune ezarri dira mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko, toki hauetan: 

  • Erribera kalean (jaigunearen ondoan)      
  • Uribitarten (Aznar eraikinaren ondoan)
  • Uribitarteko 22 zenbakian    
  • Amadeo Depriten (Etxebarriako birixxlgunearen ondoan)
  • Ametzola plazan       
  • Hurtado de Amezagan (Salazar Jeneralaren kalearen ondoan)
  • García Salazar, 2

Ingurumena

Aste Nagusian zehar jai-eremuetan musika-ekipamenduek eragingo dituzten eragozpenen-maila doitzearren, Bilboko Udalak ostera ere jarriko du abian operatibo berezi bat, Udalaren ingurumen-arloko teknikariek txosnetako eta ostalaritzako barneetako soinu-ekipamenduak muga ditzaten. Hala, aurten ere aurreko edizioetan egindakoari jarraituko zaio, eremuak eta haientzat ezarritako zarata-mailak kontuan hartuta.

Hartara, kalean ingurumen-ikuskatzaileak jartzeaz gainsoinua programatzeko eta kontrolatzeko sistema zentralizatua ezarriko da, beste urte batzuetan bezala, bolumena mugatzeko aparatuekin.

Beste alde batetik, megafoniako kanpoaldeko aparatuak zonakatu eta mugatu egin behar dira nahitaez; horretarako, RAC bakarra izango dute. Horrek konpresore-mugatzailea edukiko du eta prezintatuta egongo da. Horretarako, zona bakoitzak (txosnak, tabernak eta abar) zonakatze proiektua aurkeztu beharko du eta udaleko teknikarien oniritzia beharko du proiektuak.

Jaiak hasi aurreko barikutik bertatik, udal teknikariak lanean ibiliko dira egun osoan zehar, txosnetako soinu emisioak doitu eta mugatzeko mugatzaile bat jarriz zonalde bakoitzean, zeinaren bidez mugatuko baita emisio-bolumena, eta jaitsiko baita 10 dBetara 5:00etatik aurrera, eta musika isilaraziko baita gaueko jai-denbora amaitutakoan.

Beste alde batetik, bigarren urtea izango da ilaran akustika jagongo dena Etxebarria parkeko barraken eremuan.

Ordutegiak, soinu-mailak eta zonakatzea

Aurreko aldietan bezala, Bilbo hiru eremutan banatu da, kontuan izanez Aste Nagusiko ordutegien mugak, soinu-mailak eta zonakatzeak.

1. eremua Areatzako jai-gunea, udaletxearen eta Arriaga Antzokiaren artekoa, Bailen kalea, Erripa eta Pio Baroja plaza barne:

  • Txosnetan ezingo da gainditu 95 dBA biharamun goizeko 05:00ak arte, ez eta 85 dBA ere 05:00etatik 07:00etara bitartean.
  • Galarazita egongo da zuzeneko musika 3.00etatik aurrera.

2. eremua Erripa, Pedro Ibarretxe eta Ledesma gunea:

  • Txosnetan eta ostalaritzako lokaletan ezin izango dute gainditu 90 dbA; eta jarduera erabat amaituta egongo da 05:00etan.
  • Galarazita egongo da zuzeneko musika suen ostean.

3. eremua Udal-mugarteko gainerako lekuei dagokien eremua da:

  • Ezin izango dute gainditu 80 dbA 04:00ak arte.
  • Galarazita egongo da zuzeneko musika suen ostean.