Síguenos en redes sociales:

Hauek dira 'Villa de Bilbao' piano eta biolin lehiaketaren irabazleak

Sociedad Bilbaina egoitza izanik, 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan

Hauek dira 'Villa de Bilbao' piano eta biolin lehiaketaren irabazleakB. U.

Joan den asteburuan ospatu egin zen 'Villa de Bilbao' lehiaketaren bigarren edizioaren amaiera ekitaldia, piano eta biolin kategorien sari banaketarekin. Proposamen kultural hau Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak Bilbomathen esparruan garatzen duen '2M: Music & Mathematics' programaren hitzorduetako bat da. BCAMek eta Bilboko Udalak eta BCAMek talentua erakartzeko nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzeko sinatutako hitzarmena da.

Sociedad Bilbaina egoitza izanik, 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan, adinaren arabera (1993 eta 2017 artean jaiotako pertsonak). "Villa de Bilbao" lehiaketa honen helburua matematika- eta musika-kultura zabaltzea eta piano-jotzaile gazteen garapen musikala suspertzea da. Kontxi Claver, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia; Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea; eta José Antonio Lozano, BCAMeko zuzendari zientifikoa, izan ziren asteburu honetako amaiera ekitaldian.

Hauek dira 'Villa de Bilbao' Piano eta Biolin Lehiaketaren irabazleak:

  • D kategoria, biolina: Miriam Mendoza
  • F kategoria, biolina: Katalin Madariaga
  • G kategoria, biolina: Franchesska Forero (500 € beka)
  • H kategoria, biolina: Gontzal Rodríguez (750 € beka)
  • I kategoria, biolina: Marianna Atria (1000€ beka)
  • B kategoria, pianoa: Aroa Garcia
  • G kategoria, pianoa: Sofia Meladze (500€ beka)
  • H kategoria, pianoa: Xabier Boixet

Kategoria bakoitzeko lehen sari absolutuaren irabazleek plaka bat eta diploma bat jaso dute amaiera ekitaldian; eta saritutako gainerako lehiakide guztiek domina bat eta diploma bat jaso dute.

Ekitaldi honek Bilboko Udalaren, UPV/EHUren, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren, Sociedad Bilbaina elkartearen eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren laguntza du.

Zuzendaritza artistikoa: Luca Fanelli (Ikerbasque Research Professor EHU eta BCAM, pianista) Ko-zuzendaritza artistikoa: Ales Larrazabal (Bilboko Kontserbatorioa; pianista); Rubén Darío Reina (RTVE orkestra; biolinista); eta Maite Villate (Bilboko Kontserbatorioa; pianista).

BCAM

Bilboko bihotzean kokatuta, BCAM diziplina arteko ikerketa zentroa da, Matematika Aplikatuen arloan mundu mailako lehen lerrokoa, eta 2008an sortu zen Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentro gisa (BERC). Bere ikuspegia matematikako diziplinarteko ikerketan oinarritzen da, baita talentu zientifikoak gaitu eta erakartzean eta mundu osoan aurrerapen zientifiko eta teknologikoak sustatzean ere. Zentroak hiru aldiz jaso du (2013, 2018 eta 2021) Severo Ochoa saria, BCAM Europako erakunde garrantzitsuenetako bat dela berresten duena.           

Gaur egun, 36 herrialdetako 190 ikertzaile baino gehiago ari dira lanean BCAMen. BCAMeko bazkideak, Bilboko Udalaz gain, Ikerbasque, Innobasque, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Petronor Innovación S.L. dira.