Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak 'Zientziaren eta Brrikuntzaren Hiria' izendatu berri du Bilbo. Sari horrekin, udalerriek azpiegituretan eta I+G+B politiketan inbertitzeko daukaten konpromisoa eta garapen jasangarri eta berritzailearen motor gisa daukaten eginkizuna aitortzen du.

Hiribilduak aintzatespen hori jaso du joan den martxoan Innpulso Sarean sartu diren 22 hirietako bat delako. Sare horrek udalerri berritzaileen arteko lankidetza sustatzen du eta dagoeneko 112 hiri dira, tamaina guztietakoak.

Zehazki, 100.000 biztanletik gorako hirien kategorian, aurten hauei eman zaie sari hau: Alcorcón, Bilbo, Burgos, Getafe, Huelva eta Reus; 20.001 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerrien kategorian, Arteixo, Aspe, Castro-Urdiales, Cieza, Granollers, La Rinconada, La Vall d 'Uixó, Manises, Manresa, Rota eta Sant Joan Despiece; eta 20.000 biztanletik beherako hirien modalitatean, Aller, Castropol, Genalguacil, Mundaka eta Santomera. Sareak udalen arteko lankidetza sustatzen du, kudeaketa-jardunbide egokiak eta proiektuak herritarrei komunikatzeko ekimenak partekatuz.

Ildo horretan eta Innpulso Sarean sartzea eta aintzatespen hori oinarri hartuta, Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Biltzarraren zortzigarren edizioa 2026ko otsailaren 4an eta 5ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 1.500 batzarkide baino gehiago bertaratzea aurreikusten da.

"Ondo egindakoak definitzen gaitu" lelopean, 2026ko Biltzarra jardunbide egokiak trukatzeko, lurralde-berrikuntza bultzatzeko eta aliantza publiko-pribatuak indartzeko erreferentzia-espazio gisa planteatzen da.