Larunbat honetan goizean, Irala eta Ametzola auzoetan munduko hainbat tokitako ogia dastatzeko aukera eskaini du Bilboko Udalak. Bertan ospatu da Ogi Festaren hamargarren edizioa, 10 urte auzoa oratzen! lelopean. Ekitaldi honek bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatzeko helburua du.
Aste osoan, Irala eta Ametzola auzoetan Ogiaren Astea egin da. Ikastetxeetan hainbat jarduera egin dira eta zapatuan, hilak 24, Ogi Festa ospatu da, kulturarteko eta belaunaldi arteko hainbat jardueraren bidez, hala nola tailerrak, emanaldiak, elkarteen azoka, hainbat kultura-erakusketa edo munduko hainbat lekutako jatorrizko ogien erakusketa bat, besteak beste.
Festaren ekitaldi nagusiak ekimen honetan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiak omendu eta hamar urteetan zehar egindako ahaleginagatik eskerrak eman dizkie. Jardunaldia ixteko, herri-bazkaria eta jai-amaiera dinamizatua egin dira.
Ekimenaren helburua da herritarren sareak indartzea, kolektiboen eta auzotarren arteko harremanak hobetzea, eta komunitatearen ahala ikusaraztea, hainbat jarduera proposatuz eta Bilboko eremu horretako elkarte eta erakunde askorekin elkarlanean antolatuz.
Udalak eta Gazteleluk prozesua bultzatzen dutenen laguntza eta erakunde eta baliabide, elkarte eta pertsona hauen laguntza daukate Ogiaren Astea antolatzeko: Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Iralabarriko auzo-elkarteak, Adembi, Aluzeta, Amiarte, Argia Fundazioa, Merkataritza Elkartea, Ayeekle Club, Bizi-Bete Irala, Bota Kuartela, Gallego Gorria HLHI, Amor Misericordioso ikastetxea, Eraguntza Kultur Erakundea, Etorkizuna Musikatan, GKO, Iralabarriko Ostalariza eta Zerbitzuak, IES Eskurtze, Irola Irratia, Munduko Medikuak, MerkaTruke, Nevipen, Ongi etorri Errefuxiatuak Irala, Metro 4. Linea plataforma, Tau Fundazioa, Vaso Poético