Datorren igandean itxiko da Aste Nagusiko kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea
Lehiaketa honetan diseinu grafikoaren profesionalek eta amateurrek parte har dezakete
Bilboko Udalak urtero martxan jartzen duen Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea datorren igandean, maiatzaren 25ean, itxiko da, gaueko 23:59etan. Hala, parte hartu nahi dutenek azken egun hauek aprobetxatu beharko dituzte.
Lanak Bilboko Udalaren webgunean aurkeztu ahal dira, “Aste Nagusia 2025 Kartel Lehiaketa” atalean, eta bertan daude eskuragarri lehiaketaren oinarriak ere.
Izena emateko formularioan gehienez 1 Mb-eko jpg fitxategi bat eta 300 ppp-ko bereizmen handiko pdf fitxategi bat igo ahal izango dira (bertikala, 50 cm x 70 cm), eta gehienez bi kartel pertsona bakoitzeko. Halaber, kartela izenburu edo lelo batekin identifikatu behar da, eta deskribapen labur bat erantsi.
Lehiaketa honetan diseinu grafikoaren profesionalek eta amateurrek parte har dezakete.
Adimen Artifiziala (AA) erabiltzen bada kartela sortzeko, egileak jakinarazi behar du zer tresna erabili diren, zein neurritan parte hartu duen kartelaren formalizazioan eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatu behar du.
Herritarren bozketa
Sei kartel finalisten lehenengo hautaketa Jaien Batzordeak izendatutako Epaimahaiak egingo du. Epaimahaia bederatzi kidek osatuko dute: bost komunikazioaren eta diseinu grafikoaren arloko profesionalek, Udal Korporazioko hiru ordezkarik (tartean Jaien Batzordeko Presidentea den Itziar Urtasunek), eta Bilboko Konpartsak taldeko ordezkari batek.
Sei kartel finalistak herritarren bozketa bidez aukeratuko dira ekainaren 9tik 15era.
Ohikoa denez, Bilboko Udalak bozketa misto bat proposatzen du Aste Nagusiko irudia aukeratzeko: aurrez aurrekoa (oraindik zehazteko dagoen tokian), digitalean (udalaren webgunearen bidez), eta Epaimahaiaren bozketa. Irabazlea izango da hiru bozketetan puntu gehien lortzen duen kartela. Erabakia ekainaren 17an jakinaraziko da.
2025eko Aste Nagusia ordezkatuko duen kartel irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.
Temas
Más en Bilbao
-
En imágenes: conferencia del fotógrafo Antoine d'Agata en el Museo de Bilbao organizada por Blackkamera con el apoyo del Instituto Francés
-
Más de 3.500 personas se examinan en el BEC por un puesto en el Ayuntamiento de Bilbao
-
Un local de Bilbao vende 100 huevos de pascua con premio asegurado
-
Menos turistas en Bizkaia, pero con estancias más largas