STEAM hezkuntzaren aldeko apustua indartu du Bilbok
Berrikuntza sustatzen duten programak edo proiektuak ere diruz lagunduko ditu Udalak
Bilboko Udalak jarduera-ildo berri bat abiarazi du STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) hezkuntzaren aldeko apustua indartzeko. Hezkuntza sailak Matematiken Nazioarteko Egunaren baitan eman du honen berri.
Jarduera-ildo berri horren bitartez, berrikuntza sustatzen duten programak edo proiektuak ere diruz lagunduko dira, bokazio zientifiko-teknologikoak, STEAM hezkuntza eta kultura zientifiko-teknologikoa zabaltzeko eta sustatzeko ekintzak bultzatze aldera.
Eider Bilbao Bilboko Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak adierazi du "Matematiken Nazioarteko Egunean, gure hiriak dituen erronkei eta desafioei erantzuteko gaitasun matematikoak indartu behar direla badakigu". Halaber, gaineratu duenez, "etengabe aldatzen ari den mundu honetan, berrikuntza ez da aukera bat, ezinbesteko zerbait baizik, baita hezkuntzan ere. Programa honen bidez, ikasleei STEAM diziplinekiko interesa pizten dieten metodologia berritzaileak garatzera bultzatzen ditugu ikastetxeak".
Hezkuntza Sailak bultzatutako programa honetan bost proiektu berritzaile finantzatuko dira gehienez, bakoitzari 2.000 euro inguruko laguntza emanez. Bokazio zientifiko-teknologikoak inspiratzea, hezkuntza-berrikuntza sustatzea eta kultura zientifiko eta teknologikoaren zabalkundea sustatzea du helburu.
Lehenengo edizio honetan zortzi hautagaitza jaso dira. Proposamen interesgarriak aurkeztu dituzte, kalitatekoak eta berritzaileak. Programaren berrikuntzetan jasotakoaren arabera, ikastetxe publikoen parte-hartzea lehenetsiko da, Bilboko Udalak hezkuntza irisgarri eta kalitatezkoarekin duen konpromisoaren ildotik.
Temas
Más en Bilbao
-
La Sala Rekalde acoge la muestra ‘Trucada e imperfecta’, de Rut Olabarri
-
Angela Figuera idazle bilbotarra omendu du Bilboko Udalak
-
Basque Guardian, el “superhéroe” bilbaino que patrulla las calles: “El mayor problema que tiene Bilbao es la indiferencia”
-
13 premios entre las 82 películas del Festival Internacional de Cine Invisible de Bilbao