Bidebarrieta Kulturguneak otsailaren 23an ospatuko diren Alemaniako hauteskunde aurreratuei buruzko hitzaldia jasoko du, ‘Gaurkotasunarekin Topaketak’ dibulgazio-zikloaren barruan. Ekitaldia datorren asteartean izango da, otsailaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta streaming bidez eskainiko da baita ere.
Oraingo honetan, zuzeneko konexioa prestatuko da Ane Irazabal EITBk Alemanian duen korrespontsalarekin, Berlinetik Alemaniako herrialdearen egungo egoera politikoaren ikuspegia eskainiz. Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan Ludger Mees historialari eta EHU/UPVko irakaslea egongo da, Alemaniako hauteskundeen inguruko guztiaz eta Europaren etorkizunerako ekar dezaketenaz eztabaidatzeko.
Ane Irazabal EITBk Berlinen duen korrespontsala da. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Ekialde Hurbilean egin du, hainbat herrialde arabiarren egoera politiko, ekonomiko eta soziala aztertuz, baita Afrikako eta Europako errefuxiatuen migrazio-olatuak ere. UPV/EHUn Historian lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa ere ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Bere karreran zehar, munduko hainbat herrialdetan korrespontsal gisa lan egin du. 2017an Euskal Kazetari Saria jaso zuen gerra eta gatazka eremuetan korrespontsal gisa egindako lana eskertzeko. Urte horretan bertan, Argia Saria eman zioten, beren herrialdeetatik ihes egin eta Europara iristen diren errefuxiatuen istorioei eskainitako estalduragatik. 2019an, EuroBasque Kazetaritza Saria jaso zuen, ikus-entzunezko baliabideen kategorian, hainbat haur errefuxiaturen eskolatzea kontatzen zuen dokumental batengatik.
Ludger Mees historialari alemaniarra da, euskal mugimendu nazionalistaren historian aditua, eta hamarkada asko daramatza Euskadin bizitzen. Historian doktorea da Bielefeldeko Unibertsitatean (Alemania), eta gaur egun Historia Garaikideko katedraduna da UPV/EHUn. Erakunde horretako errektoreordea izan da 2004-2009 aldian. Saiakera ugari argitaratu ditu nazionalismoaren, gizarte-mugimenduen, historiografiaren eta nekazaritza-historiaren historian eta teorian. Abertzaletasunaren eta euskal gatazka politikoaren historian espezializatu da eta "El péndulo patriótico. Historia del Partido Nacionalista Vasco", “El profeta pragmático. Aguirre, el primer lehendakari”, " The Basque Contention: Ethnicity, Politics, Violence", edo" Nationalism, Violence and Democracy: The Basque Clash of Identities" bezalako lanak idatzi ditu.