Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Bailen kalearen ondoan dagoen Emakumeen Plazak 'Oporrak bakean' programari buruzko informazio-topaketa bat jasoko du. Udalak familiak animatzen ditu Saharar adingabe errefuxiatuak aldi baterako hartzeko programa honetan parte hartzera.

Bertaratzen diren pertsonek Saharako bizimoduaren adierazgarri den jaima bisitatu ahal izango dute, herri honen egunerokotasuna nolakoa den gertutik ezagutzeko, hainbat jarduera kultural eta ludikoekin. Ondoan jarriko den karpan, tea dastatu ahal izango da, baita henna tailerretan, egurrezko jokoetan eta hondar tailerretan parte hartu ere, besteak beste. Horrela, jarduera honekin, sahararrak bizi duten errealitatea gertutik ezagutu ahal izango dute. Gainera, "Oporrak Bakean" programari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute.

Bilboko Udalak herritar guztiak animatzen ditu udan 8 eta 9 urte bitarteko saharar adingabeak euskal familiekin bizitzea ahalbidetzen duen ekimen solidario honekin bat egin dezaten. Programa honen helburua, txikiak basamortuko baldintza gogorretatik aldi baterako aldentzea da. Hemen dauden bitartean, garatzeko elikadura egokia eskainduko zaie eta azterketa medikoak egin ahal izango dute, euskal kulturaren eta saharar kulturaren arteko harremana sustatzen duten bitartean.

Herri Sahararrak ia 50 urte daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzteklima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. "Oporrak bakean" programari esker, adingabe horiek esperientzia aberasgarria bizi dezakete, euskal familiekin harremanak sortuz eta bi herrien arteko lotura indartuz.