Astelehen honetan arratsaldean, Olentzerok eta Mari Domingik magiaz eta ilusioz bete dituzte Bilboko kale guztiak, urtero egiten den kalejiran. Bertan, milaka eta milaka pertsona, bai haurrak eta bai helduak, euren gozamena erakutsi zuten.

Izan ere, aurten, kalejira Bilboko kaleetan barrena abiatu da “Argiontzia”k gidatuta, Euskal tradizioaren farola dena, eta non Galtzagorri Nagusia bizi den. Elementu berri hori euskal ohituretan oinarritzen da, hala nola, Santa Ageda gauekoa; gainera, mendeetan zehar baserrietan familiei argia ematen zieten eta arrantzaleei etxerako bidea eta portuan lehorreratzea argitzen zieten faroletan inspiratuta dago. Bizkaiko hiriburura Gabonetako magia ekarri duen segizioaren burua izan da “Argiontzia”.

Gainera, aurten kantu berri bat gehitu zaio Gabonetako euskal errepertorioari, euskal historiaren jakituria, tradizioa eta ahozko kontakizuna bizirik mantentzeko. "Argiontziari Kanta!" da gaur arratsaldean Bilboko kaleetan entzun dena.

Olentzerok egurrezko bere Pottoka handiaren uhalak eramanez egin du ibilbidea, eta berarekin batera egon dira Mari Domingi bere antzarranBasajaun bere trizikloan (opariak ekartzen dituen gurdiarekin batera), eta Lamia bere pertikan, bertaratutako guztiak irribarrez betetzen, haien ibilbidean. Galtzagorrien animazioa ere ez da falta izan, Galtzagorri Nagusiaren zuzendaritzapean lan nekaezina eginez; Antzarren atzetik Antzar-kumeak"Ipurtargiak" ipurtargi erraldoien argi-jokoa; eta "Gutu" Herensuge izeneko herensuge mitologikoa galdutako egon ziren eta azken orduko kartak bilduz.

Gabonetako topaketa honetan herriko dantza taldeek, Gaztedi Dantzari Taldeak eta Salbatzailek parte hartu dute, baita zanpantzar edo joaldunen talde handi batek ere, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera adierazteko ardura izan dutenak.

Behin Arriaga Antzokian, Bilboko Gabonetako pertsonaia magikoen musika banda argiz eta kolorez beteriko antzerki eta musika ikuskizun bat jotzen hasi da, zirkuko eta Zuberoako inauterietako tradizioak uztartzen dituzten jantziekin jantzitako pertsonaiekin.

Bilboko alkateak, Juan Mari AburtokItziar Urtasun Jaietako zinegotziarekin batera, ongietorria eman die Olentzerori eta Mari Domingiri eta Arriaga Plazan bildutako gainerako pertsonaiei. Kalejirari amaiera emateko, bi pertsonaia magiko nagusiek, bildutako pertsona guztiak agurtu dute eta abesti tradizionalak abestu dituzte; besteak beste, "Olentzero", "Horra Mari Domingi" eta "Argiontziari Kanta!”. Ondoren, Antzokiaren barrualdera joan dira atseden hartzera, eta bihar umeekin topaketa bat izango dute.

Harrera Arriaga Antzokian

Abenduaren 24an, asteartean, ohiturari jarraituz, Olentzerok eta Mari Domingik gutunak zuzenean eman eta beren nahiak kontatu nahi dizkieten Bilboko umeei harrera egingo diete, gau horretan bertan Bilboko etxe guztietara bisita erronda egin aurretik.

#BilbaoGabonak

Jarduera horiek Udalak Gabonetarako abian jarri duen #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua da uriko gune guztietara magia eta ilusioa eramatea, Bilbo turismoa erakartzeko hiriburu gisa eta egun berezi hauetan aisia, kultura eta merkataritzako benetako erreferente gisa sendotzen.

Aurreikusitako jardueren artean daude Gabonetako Azoka, patinaje-pista eta txirrista handia -izotz sintetikodun sei errei dituena- eta txikienentzako jardueren karpa, “Gabonetako Ametsen Faktoria”. Hori guztia, uria eta auzo guztiak argitzen dituzten argiekin osatuta.