Bilboko Udaleko eta Lats Tour enpresa sustatzaileko taldeek egindako datuen azterketaren arabera, Bilbao BBK Live kultura-erreferenta bihurtu da nazioartean. Massive Attack, The Prodigy,Underworld, Los Planetas, Arcade Fire eta El Columpio Asesino taldeekin batera, beste ehun artista baino gehiagok Bilboko kaleak girotu dituzte.
Eragin ekonomikoari dagokionez, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko zinegotziak aurreratu duenez, 25,4 milioi eurotik gorakoa izan da, "zifra horiek, batez ere, ostalaritzaren, merkataritzaren eta ostatuen sektoreetan izan dute eragina". Azken horiek berriz ere hotel-okupazioaren % 90 gainditu dute jaialdiaren hiru egunetan.
Beste datu batzuen artean, azpimarratu behar da muntaia osoa antolatzeko tokiko enpresetako 3.200 profesional erabili direla logistika-lanetan, horniduretan, zerbitzuetan, argiztapenean, soinuan, ikus-entzunezkoetan, segurtasunean edo otordu-zerbitzuan, eta Bilboko eta Bizkaiko hornitzaileak lehenetsi dira.
Ikusleei dagokienez, jaialdia amaitu eta berehala aurreratu zen moduan, aurten 50 herrialde baino gehiagoko 110.000 lagun bildu dira Kobetamendin.Kopuru handietan eta jatorriaren arabera, % 26 beste herrialde batzuetatik etorri da, eta datu horrek jaialdiaren nazioarteko izaera sendotzen du.Atzerritarren artean, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Portugal dira kopuru handiena duten herrialdeak. Beste % 30 bertokoei, hau da, bilbotarrei eta Euskadiko lurraldeetatik iritsitako pertsonei dagokie. Estatuan (% 44), Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Kantabria eta Andaluzia izan dira jarraitzaile gehien izan dituztenak.
Adin-tartea zabaldu egiten da, eta baieztatzen da jaialdia adin guztietako ikusleentzat dela: % 28 18 eta 29 urte bitartekoak izan dira, % 41 30 eta 39 urte bitartekoak, % 23 40 eta 49 urte bitartekoak eta % 8 50 urtetik gorakoak izan dira.
Bilbao BBK Liveren beste bereizgarrietako bat jasangarritasunaren arloan izan duen bide progresiboa da, edizio bakoitzean ingurumen-inpaktua murriztu eta gizartean, kulturan eta ekonomian duen eragin positiboa biderkatu nahian. Aldi berean, agertokietan, esaterako oholtza nagusian, landare-estalkia erabili da, landare biziarekin, ondoren birlandatuko dena. Era berean, egurrezko konposizioak erabili dira (San Migel agertokia) plastikoa kenduz...
Bilboko udalarentzat eta Last Tour-en antolatzaileentzat berriz ere positiboak diren zifra handiak baino gehiago, lehentasunezko helburua zifra kualitatiboak lortzea da, kontzertuetara bertaratutako pertsonen gozamenaren kalitatea handituz.
BILBO, JAIALDIEN URIA
Urtero uztailean egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da Bilbao BBK Live, eta estatuko eta atzerriko musika-hitzordu garrantzitsuenetako bat da. Une honetan edizio berria prestatzen ari dira, hemezortzigarrena, datorren urtean egingo dena, 2025eko uztailaren 10ean, 11n eta 12an.
Xabier Ochandianok adierazi duenez, Bilboko Udalaren helburuetako bat da "Bilbo JAIALDIEN URI bihurtzea, kalitatezko programekin eta formatu desberdinetan". Bilbao BBK Liveren kasuan, zuzeneko kontzertuekin Kobetamendi inguruko agertoki berezietan.
Udako musika-jarduera osatzeko eta Udalak sustatutako ASTE NAGUSIAREN hitzaurre modura, datorren uztailaren 25etik 28ra BILBAO BLUES FESTIVAL egingo da.Ziklo berezia eta bluesean espezializatua, banda eta bakarlari handiekin, dohainik, zuzenean eta aire zabalean, Bilboko Areatzan.
Aldez aurretik, gogoratuko denez, ekainaren 14an eta 15ean Bilbao Arenako instalazioetan egin zen BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST, eta arrakasta handia izan zuen ikusle eta kritikariengandik.