Síguenos en redes sociales:

'Bidaiarien Txokoa' ekimena itzuliko da Bilboko Udalaren kultur-agendara

Astero bezala, BIlboko Udalak ezagutzera eman du datorren astelehenetik igandera bitartean urian egingo diren kultur-ekimenen egitaraua. Oraingo honetan, nobedade gisa, ostegunean eta ostiralean Bidaiarien Txokoa izeneko jarduera berreskuratuko da. Hona hemen egitarau osoa:

Erakusketak

Expodistrito

Aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Apirilaren 5era arte

  • San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian – Asun Martínez Ezketa - India andre-izena da
  • “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
  • Begoñako Udaltegian – Juan Armentia – Tokio. Asfalto y pódium
  • Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
  • San Frantziskoko Udaltegian - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela – Bilbao bi erliebetan
  • “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
  • Otxarkoagako Udaltegian – Iñaki Ortiz Viota – Gure eguneroko argia
  • Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
  • Errekaldeko Udaltegian – Bizitegi – Kamera martxan tratu onaren alde
  • Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
  • Apirilaren 5era arte Santutxuko Udaltegian – Felisa Urraca – Natura bizia
  • Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.
  • Castañoseko Udaltegian– Josune Aranguren Zatika
  • Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean… eta abar.
  • Abandoko Udaltegian – La Rebelión del Ángel – Vida y poesía de Blas de Otero
  • Blas de Otero Fundazioak eskatuta, Pablo Gallo artistak egin dituen 62 marrazki originalen bidez, poeta bilbotar handiaren bizi- eta literatura-ibilbidea jarraitzen du erakusketak. José Fernández de la Sotak idatzitako gidoiarekin, “gehiengo handiari” mintzo zitzaion poetaren espirituarengana hurbilduko gara.

Apirilaren 5etik aurrera

  • Santutxuko Udaltegian – Diego Herrera Carcedo – Gagauzia, Mondaviako estepako gutxiengo etnikoa
  • Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak Ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.
  • Begoñako Udaltegian – Amaia Maguregui y David Fernández – Cien lenguajes
  • Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da.

Bidaiarien Txokoa

  • Apirilak 4, 19:00etatik aurrera Begoñako Udaltegian, Mendi Filmen 3 proiekzio izango dira; Henna Taylorren “Body of a Line” documental animatua, Ibor Bellidoren “La senda no marcada” film laburra eta Moe Wada zuzendariaren “ROPE”, Mendi Film 2023 sarietan Alpinismoko Film Onenaren eta Soinu Banda onenaren irabazlea.
  • Apirilak 5, 19:00etan Begoñako Udaltegian, Michel Gasco, Mohammad Miraghazadeh eta Ramin Ahmadi artisten eskutik, Khorasan (Iran-Afganistan) eskualdeko musika ekarriko digun "Badieh Trio"-ren kontzertua izango da.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Martxoak 7, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara, Galea Orkestra.