Casilda Iturrizar parkea familien elkargune bihurtuko du Bilbao Basque Fest jaialdiak
Zirku-tailerrak, malabarak, akrobaziak, antzerki-saioak... Casilda Iturrizar parkeak familia guztiarentzako pentsatutako hainbat jarduera jasoko ditu martxoaren 28tik 30era bitartean, egun horietan ospatuko den Bilbao Basque Fest jaialdiaren barruan antolatutakoak.
Casilda Iturrizar parkeko umeen programazioa honela banatuko da:
- "La Glo", zirku-tailerrak (4 urtetik aurrera), martxoaren 28an (osteguna), 29an (ostirala) 30ean (larunbata), 12:30ean.
- "Historias de un baúl", familia-antzerkia, martxoaren 28an (osteguna), 18:00etan.
- "Mute", familia-antzerkia, martxoaren 29an (ostirala), 18:00etan.
- "Bualá", familia-antzerkia, martxoaren 30ean (larunbata), 18:00etan.
Zabalgune eraikina izango da jaialdian umeak liluratzeko oihala altxatuko duen beste toki bat. Martxoaren 28an, osteguna, 29a, ostirala, eta 30ean, larunbata, 19:00etatik aurrera, "Oliver & Luiba: Los inventores" magia-ikuskizuna hasiko da. Lehen saria irabazi zuen 2023ko Espainiako Magiako Txapelketako magia komikoaren kategorian. Sei pertsonaia dibertigarriren inguruan oinarritzen da argumentua, asmakizunen laguntzarekin eguneroko edozein gertaera gainditzen dutenak.
Umeentzako pertsonaia ospetsuenetako bat, Gargantua, ez da faltako Bilbao Basque Festekin daukan hitzordura. Guggenheim Bilbao Museoaren zabalgunean egongo da martxoaren 28tik (osteguna) 30era (larunbata), 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainera, 12:00etatik 13:30era Txistularien Udal Bandaren zuzeneko musika izango du lagun; arratsaldeetan, 17:00etatik 18:30era, Jira Musika (28an, osteguna), Ziortza eta Leire (29an, ostirala) eta Izaldi (30ean, larunbata) arituko dira.
Gainera, jaialdiaren azken egunean, martxoaren 31n (igandea), Areatzako karpan hainbat jarduera izango dira 11:00etatik 14:00etara familia osoarentzat, hala nola Bizkaiko eta Arabako bolo-jokoak, igel-toka, belaunaldien arteko egur-tailerrak, euskal folkloreko jantzien erakusketa eta musika-animazioa Musikako Udal Eskolako txistu-bandarekin.
Antzerki-formako ibilbideak eta itsasadarrean zeharreko ibilaldiak
Zazpi Kaleetan eta Areatzan egiten diren antzerki-formako ibilbideak eta Mirentxurekin eta Begotxurekin itsasadarrean itsasontziz egiten diren ibilbideak ezinbesteko klasikoak dira Bilbao Basque Festen. Bilboko anfitrioiek dei egingo dute uribilduaren historia modu original eta atseginean errepasatzeko ibilbide dibertigarria partekatzera, 12:00etatik aurrera, hilak 28an (osteguna), 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata).
Beste ibilbide oso berezi bat Mirentxu eta Begotxu lagun pareak Bilboats itsasontzian Bilboko itsasadarretik eskaintzen duena da, Pio Baroja plazako pantalanetik irtenda. Komiko bikote UEFAren Women's Champions League 2024ko finala zelan antolatuko luketen kontatuko digu, uribilduan egingo baita datorren maiatzaren 25ean. Antzerki-formako paseoak 12 urtetik gorakoentzat dira eta 30 minutu irauten dute, eta hilaren 28an (osteguna), 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata) egin daitezke, 11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean. Tiketak (hiru euro) webgunean eta Bilboats-en bulegoan (Pio Baroja plaza) egongo dira eskuragarri.
Bilbao Basque Fest zenbakietan
Bilbao Basque Fest euskal kulturaren jaialdia bost egunetan luzatuko da, sei gairekin – Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport –, uriko 30 espaziotan. 308 jatetxe, taberna, denda eta denda espezializatuk hartuko dute parte edizio honetan eta 200 jarduera inguru egingo dira, 156 artistarekin, eta 125 pertsona enplegatuko dira jaialdia produzitzeko eta gauzatzeko.
Jendeak, beste hainbat planen artean, musikako, dantzako eta antzerkiko 58 ikuskizun, euskal kiroleko 34 jarduera, zero kilometroko produktuen dastaketa arinak eta gastronomia-tailer txikiak izango ditu.
15.000 txapa banatuko dira, QR kode bat izango dutenak webgune ofizialera lotzeko. Gune horretan jarduerei, ordutegiei eta jaialdiari buruzko xehetasun guztiak daude jasota, baita bestelako informazio garrantzitsua ere.
Temas
Más en Bilbao
-
Éxito en el mercado Dos de Mayo: "He aprovechado para comprar el regalo del Día de la Madre"
-
Baldomero: corazón bilbaino, paladar castizo
-
“Si los equipos finalistas son ingleses, la ocupación hotelera en Bilbao será del 100%”
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol