Bilboko Udalak kultur-egitarau zabala prestatu du datorren asterako
Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-ekimenez jositako egitaraua garatuko du datorren astelehenetik igandera bitartean, hau da, martxoaren 11tik 17ra. Dagoeneko ohikoak diren Bilboko Zirkuitua edota Expodistrito bezalako ekintzei Bilbaopoesia eta Bilboko Ganbera Abesbatza eta orkestraren kontzertua gehituko zaizkie, besteak beste. Honako hau da programazio osoa:
Arte-eszenikoak
Bilboko Zirkuitua
Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da.
- Martxoak 14, 19:00etan. Begoñako Udaltegian. Hable con Montse - Iuris Tantum
- Montserrat Tarradellas telebistako aurkezle famatu bat da, audientzia handiko magazin bat duena. Publikoari gori-gori dauden gaiak hurbiltzearekin tematuta, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duten lau lagun gonbidatuko ditu. Ustekabean, Hable con Montse saioaren platoan, gonbidatuek erronka handi bat izango dute aurrez aurre: euren gaitza huts egiten ez duen metodo esperimental baten bidez sendatzea.
Errekaldeko XII. Umorezko Antzerki erakustaldia
- Martxoak 14, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. Koilara Teatro - Espejismo-Metamorfosis de una cucharilla
- Denda tradizional baten jabeak ustekabean bezero berezi bat hartuko du, saltzeko abilezia zalantzan jarriko diona. Ala… bezeroa ez ote da dirudiena? Ala… denda ez ote da beste zerbait? Auzokideen arteko liskarrak, munstroen armadak, telefono-deiak, konplizitatea, maitasuna eta traizioa. Ikuskizun honek erakusten digu espazio-denboraren eta mundu paraleloen kontzeptuak -logikaren larderiak ezarriak- gezur hutsa direla.
Poesia
Bilbaopoesia
Bidebarrietako Liburutegiak Bilbon egiten den poesiaren urteroko topaketa hartuko du martxoaren 15etik 24ra bitartean. Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESÍA Jaialdiak bere hogeita bosgarren edizioa ospatuko du, "Kosta ahala kosta" lelopean. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian estatuko zein nazioarteko lehen mailako poetak izango dira eta hamar egunez literatur eta musika programazio zabala eskainiko dute.
- Martxoak 15, 12:30ean, Abandoko Udaltegian, La rebelión del Ángel. Vida y poesía de Blas de Otero” izeneko erakusketaren aurkezpena egingo da Blas de Oteroren egunaren baitan.
- Martxoak 15, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegian, errezitaldi poetiko bat egingo da Antonio Gamoneda poetaren eskutik, eta bertan izango da Juanjo Lanz aurkezle bezala.
- Martxoak 16, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegian, Benjamín Prado poetak “Agitado y Mezclado” izeneburupeko kontzertua eskainiko du Rebeca Jiménez (piano), Toni Brunet (gitarra elektrikoa), Jacob Reguilon (kontrabaxua) eta Toni Juradorekin (bateria) batera.
- Martxoak 17, 12:30ean Bidebarrietako Liburutegian, haurrentzako zuzenduta dagoen ikuskizuna izango da, “Euskal Barrokensemble”, Juan Kruz Igerabide ipuin kontalariaren eskutik, BilbaoMusika haur abesbatzarekin batera.
Ekitaldi horietara joan ahal izateko beharrezkoa izango da webgunean eskuragarri dauden gonbidapenak izatea.
Erakusketak
Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:
Aste osoan
- Martxoaren 15era arte Santutxuko Udaltegian - Asun Martínez Ezketa - India andre-izena da
- “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
- Martxoaren 15era arte San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian - Juan Armentia - Tokio. Asfalto y pódium
- Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
- Martxoaren 15era arte Begoñako Udaltegian - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbao bi erliebetan
- “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
- Martxoaren 15era arte Errekaldeko Udaltegian - Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia
- Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
- Martxoaren 15era arte San Frantzizkoko Udaltegian - Bizitegi - Cámara en acción por el buen trato
- Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
- Martxoaren 15era arte Castañoseko Udaltegian - Felisa Urraca - Natura bizia
- Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.
- Martxoaren 13ra arte Abandoko Udaltegian - Josune Aranguren Zatika
- Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean… eta abar.
- Martxoaren 15etik aurrera arte Abandoko Udaltegian - La Rebelión del Ángel - Vida y poesía de Blas de Otero
- Blas de Otero Fundazioak eskatuta, Pablo Gallo artistak egin dituen 62 marrazki originalen bidez, poeta bilbotar handiaren bizi- eta literatura-ibilbidea jarraitzen du erakusketak. José Fernández de la Sotak idatzitako gidoiarekin, “gehiengo handiari” mintzo zitzaion poetaren espirituarengana hurbilduko gara.
Musika
Bilboko Ganbera Abesbatza eta orkestra
- Martxoaren 15ean 19:30ean, Enkarnazio elizan, Juanlu Díaz-Emparanza zuzendariaren kontzertua egingo da. Bertan, Handelen Messiah, Bach eta Mozart bezalakoen lanak entzun ahal izango dira, baita Jesús Christ Superstarren abesti batzuk ere.
Bilbao Distrito Jazz
Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin.
- Martxoak 15, 19:00etan. Deustuko Udaltegian. Irene Reig Trío
- Irene Reig gaur egungo jazzeko saxofoi-jotzaile ezagunenetako bat da. Hainbat sari eta diskoz betetako ibilbide luzea egin du, eta bere musika eta proiektuak eszenatoki eta jaialdi entzutetsuetan aurkeztu ditu. Gaur egungo errepertorioan daude lehen diskoko abestiak eta berehala kaleratuko den diskoko abesti berriak.
Literatura
- Martxoaren 11n, 19:00etan, Barrainkuako Udaltegian, "La rebelión del Ángel" izeneko Blas de Oterori buruzko hitzaldia egongo da, José Fernández de la Sota poetaren eskutik.
Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan.
- Martxoaren 13an, 19:0etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, 2024ko Liburutegi Laburra Sariaren irabazlea den Jesús Carrascok "Elogio de las manos" liburua aurkeztuko du eta bertan izango da Harkaitz Cano idazlea ere.
Euskal folklorea
Dantza Plazetan
Euskal folklore herrikoia indartu eta balioestea du helburu, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejiren bidez.
- Martxoaren 15ean 18:00etan, erraldoien kalejira Deustun Ondalan Erraldoien Konpartsarekin.
- Martxoaren 16an 20:00etan, erromería Deustuko San Pedro plazan Deustuko Folklore Taldearen eskutik.
Dantzaldiak
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.
- Martxoak 17, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai Orkestra.