Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-egitarau berezia eta zabala prestatu egin du datorren astelehenetik igandera bitartean garatzeko. Hala, otsailaren 26tik martxoaren 4ra, musika, antzerkia, klowna, erakusketak... eta beste ikuskizun asko ikusi ahal izango dira urian. Hau da programazio osoa:

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua

Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.

  • Otsailak 29, 19:00etan. Basurtuko Udaltegian. Sonata en Mi menor - I need a hero
  • Sonata mi minorrean Alfonso Sastre dramaturgoa zenaren omenaldi eszenikoa da. Dramaturgia zatikatu bat dauka, hainbat lan handiz osatua, hala nola La taberna fantástica, La mordaza, Guillermo Tell tiene los ojos tristes, Ulalume donde estás, … Eszenografia neurrizko eta funtzional batean, neurrira egindako oholtzan, apaindurarik gabe, gordina, Sastreren obra bera bezalakoa.

Deustualdeko Klown Jaialdia

Clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.

  • Otsailak 28, 19:00etan. Deustuko Udaltegian. Klown Bertso Saioa - Beatriz Egizabalek Gidatua
  • Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzaileak dira, giro askotara egokitzeko saioak.

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia

Bilboko Udalak antzerkia Errekalde auzora eramango du, Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren Edizio Berriaren bidez.

  • Otsailak 29, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian Teatro Indigesto - Secuestrados
  • “Kontuak ez du itxura onik eta okerrera doa; beraz, guk daukagu konponbidea. Badakigu ekintza arriskutsua dela, baina ez daukagu ezer galtzeko, ez baitaukagu ezer, eta asko dugu irabazteko, zuek zaituztegulako. Zenbat balio duzu? Zenbat ordainduko lukete zugatik? Benetan garrantzitsua zara? Berdin da, guretzat bazara, gure bahitua zara. Beraz, ez izan beldurrik, baztertu kezkak: ez gaude erotuta, badakigu zer nahi dugun. Secuestrados antzerki-inprobisazioko bihurrikeria bat da. Edozein auzotatik ateratako bi pertsonaiak zehatz-mehatz antolatutako bahiketa, euren istorioko bahituak partekatu eta partaide bihurtu nahian.”

Erakusketak

Expodistrito

Aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Aste osoan

  • Santutxuko Udaltegian - Asun Martínez Ezketa - India andre-izena da
  • “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
  • Otsailaren 29ra arte La Bolsako Udaltegian - Juan Armentia - Tokio. Asfalto y pódium
  • Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
  • Otsailaren 29ra arte Errekaldeko Udaltegian - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbao bi erliebetan
  • “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
  • Otsailaren 29ra arte San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian - Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia
  • Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.          
  • Otsailaren 29ra arte Otxarkoagako Udaltegian- Bizitegi - Cámara en acción por el buen trato
  • Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
  • Otsailaren 28ra arte Abandoko Udaltegian eta martxoaren 1etik aurrera Castañoseko Udaltegian - Felisa Urraca - Natura bizia
  • Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.
  • Martxoaren 1etik aurrera Abandoko Udaltegian- Josune Aranguren Zatika
  • Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean… eta abar.

Musika

Betiko musika de siempre

Programa honek Otxarkoaga auzoko Udaltegira musika estilo ezberdinetako sei kontzertu eramango ditu, helduei zuzendutakoak eta sarrera librea dutenak.

  • Martxoak 2, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian. La Carrocería
  • La Carrocería-k saioak, dantzaldiak edo happeningak interpretatzen ditu. Haietan, denak -publikoa zein musikariak- oroiminean, gozamenean eta parte-hartzean elkartzen dira, kalitate eta iraupen handiko piezen laguntzaz. Abestiak beste aro batekoak dira, musika gaztearentzat antzinako historia: 50-60-70-80 hamarkadak.

Bilbao Distrito Jazz

Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.

  • Martxoak 1, 19:00etan. Bertendona Institutua. Quarentena Songs - Xavi Torres Trío
  • Tarragonako Xavi Torres piano-jolea Europako jazz-eszenako musikari gailenetako bat eta etorkizunik handiena daukanetako bat da. Amsterdamgo Kontserbatorioan musika klasikoa eta jazza ikasi ondoren, gaur egun hiri horren eta Bartzelonaren artean bizi da.
  • Pandemiaren ondoriozko konfinamenduan, Torresek pieza bat idatzi zuen egunero 30 egunez, sormen-energiari eusteko ariketa modura. Horren emaitza izan zen gero hirukotearekin grabatu eta orain aurkezten duen diskoa.

Literatura

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan.

  • Otsailaren 28an, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusiak Colette eta Jean-Claude Rabaté-ren “Unamuno contra Miguel Primo de Rivera” liburuaren aurkezpena hartuko du, Luis María Salarekin batera aurkezle gisa.
  • Otsailaren 29an, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusiak Luis Landero idazlearen “La última función” liburuaren aurkezpena hartuko du, Idoia Jauregi kazeariarekin batera.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Martxoak 3, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara. Galea Orkestra.