Martxoaren hasieran ospatuko da Musika-Música jaialdia
Martxoaren 1, 2 eta 3an ospatuko da Musika-Música jaialdiaren 23. edizioa. Hiru egun horietan zehar, Euskalduna Jauregiko kontzertu-areto desberdinek 76 emanaldi jasoko dituzte, musika klasikoa protagonista nagusia izango delarik.
Martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan, Arriaga Antzokiak irekiera kontzertua jasoko du Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, Lucas Macíasen zuzendaritzapean, Jesús Guridiren “Eusko Irudiak” eta Modest Myssorgskyrek Maurice Ravel-en orkestrarako egindako “Cuadros de una exposición” lanak jorratuta.
Besteak beste, Beethoven, Falla, Granados, Debussy eta Ravel konpositoreen musikak irudi literarioak, Goya bezalako artisten margolanak eta naturaren eszenak gogora ekarriko ditu.
Zinemak ere bere presentzia izango du Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoaren kontzertuekin, Leonard Bernsteinen musikarekin eta Bilboko Udal Bandarekin, izan ere, azken honek igandean M. Peetersen “Suite sobre las melodías de C. Chaplin” interpretatuko du, Antón Alcaldek “The pawnshop” (Mailegu-emailea) laguntzeko idatzitako soinu-bandarekin, Charles Chaplinen izen bereko filmaren proiekzioa lagunduta.
Alkateak, Amaia Arregik, Kultura eta Gobernu Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak, eta Begoña Escribanok, Jaialdiko Zuzendariak, Arriaga Antzokian aurkeztu dute MUSIKA-MÚSICA, ezaugarri hauek dituen Estatuko jaialdi bakarra, musikaren bitartez irudiak gogora ekarriko dituela adierazita.
Musika-Música Jaialdiaren 23. edizioarekin, Bilbo “musika klasikoaren Europako hiriburu” bilakatuko da berriro eta ganbera-orkestra eta orquestra sinfonikoak, laukoteak, hirukoteak, instrumentistak eta ahotsak bilduko ditu, denak nazioarteko ospekoak, "publiko guztia, bertakoa, kanpotarra, musika klasikoaren zalea eta ezagutzailea, eta baita familiak ere, erakartzeko" sortutako programa batean, Amaia Arregi alkateak nabarmendu duenez, 23 edizio hauetan, Jaialdia hiriko ekitaldi oso bat bihurtu da, Hiribildua "musika klasikoaren hiriburu" bihurtu duena eta "musika klasikoa milaka lagunengana hurbildu duena".
Guztira, hiru egunetan zehar, geografiako txoko desberdinetako 1.000 profesional eta 700 interprete gazte inguruk parte hartuko dute 76 programa desberdin batuko dituen programa batean. “Musika maratoi bat, kontzertu gehienek 45 minutuko iraupena izanda, eta prezio herrikoiekin; honek publikoak, bere interesen arabera, egun berean proposamen sinfonikoak, kamara-proposamenak eta errezitalak uztartzea, musika eta zinemaren arteko harremanari eskainitako saioetara joatea eta familiarekin gozatzea, gazteenak musikarekin gozatzera hurbilduta, ahalbidetuko du”, zehaztu du Gonzalo Olabarriak, Kultura Zinegotziak.
Jaialdiaren izaera herrikoia “arte-kalitatearen maila altuenarekin” nahastuko da edizio honetan parte artuko duten interpreten artean.
Musika zazpi espaizotan, aldi berean
Arriaga Antzokian egingo den irekiera-kontzertua izan ezik, programazioa Euskalduna Jauregian jorratuko da, martxoaren 1, 2 eta 3an, eta 45 minutu inguruko emanaldiekin, areto ezberdinetan aldi berean.
Adutoriumak eta 0B aretoak kontzertu sinfonikoak eta koralak jasoko dituzte. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa eta Madrilgo Erkidegoko Orkestra igoko dira Auditoriumeko oholtzara. 0D aretoak, berriz, Bayerische Kammerphilarmonie, Academy of St Martin in the Fields, Leipzigeko Mendelsshon Ganbera Orkestra, Les Dissonances edo Sevillako Orkestra Barrokoaren kontzertuak hartuko ditu, besteak beste.
0D aretoan ganbera kontzertuak izango dira, Schumann, Bach, Telemann, Mozart, Haydn, Vivaldi, Beethoven, Chopin eta Enrique Granados bezalako konpositoreen piezak batuko dituzten 20 emanaldi baino gehiago. Errezitalentzako espazioa ere izango da 0A aretoan, Ravel, Debussy edo Falla bezalako autoreen notekin.
0C aretoak, larunbat goizean, “Musika eta artelanak” gaiari buruzko Mahai-inguru bat hartuko du, César Cocak moderatuta eta Miguel Ángel Marín Juan March Fundazioko musika-zuzendariaren, Isabel Urrutia konpositorearen eta Isabel Villanueva biolin-jotzailearen partaidetzarekin.
Espazio hau “El Café de Chinitas”-en bilakatuko da Ensemble Galdósen, Beatriz Lanza mezzosopranoaren eta Iván Martín piano-jotzaile eta zuzendariaren emanaldiekin, zeinak Falla eta Lorcaren musika interpretatuko duten.
Interprete gazteek “Kioskoan” izango dute bere espazioa. Bertan, erkidego desberdinetako kontserbatorio eta musika-heziketa zentro askotako 700 gaztek jardungo dute.
Espazio honetan, gainera, Kantamundi programaren edizio berri bat jorratuko da. Musika-Música Jaialdiak eta Bilboko Koral Elkarteak 2022an martxan jarri zuten ekimena da hau, Hiribilduko ikasketa-zentro desberdinak bilduko dituen koro-sare bat sortzea helburu duena. Interprete eta konpositore profesionalek programa honekin batera lan egiten dute ikasleen gaitasun kognitiboak, afektiboak eta sortzaileak sustatuko dituzten kulturarteko sistemak sortzearen aldeko apustua egiten duen programa honekin.
Ohitura den bezala, Zinemak ere bere atal propioa izango du, ostiral eta igande arratsaldean César Coca kazetariarekin eta Patricia Sojo musikologoarekin egingo diren bi saioekin.
Temas
Más en Bilbao
-
Juan Mari Aburto: "Me acuerdo mucho de Gaza y Ucrania donde todos los días se vulneran los derechos humanos"
-
Aburto hace frente al calor a ritmo de aurresku: "Es un gesto de respeto"
-
El calor no frena a los fieles en su visita a la Amatxu de Begoña
-
Llenazo en la Basílica de Begoña para honrar a la Amatxu: "Seguimos con la tradición de mi abuela"