La Casilla pabilioak adineko pertsonei zuzendutako dantzaldiak hartzen jarraituko du otsailean. Hileko lau igandeetan, kirol instalazioak ateak irekiko dizkie saio hauei, eguraldi zakarra sahiesteko esparru egoki bat eskaintzeko asmoz.
Bilboko Udalak antolatutako ekimen honen helburua da adineko pertsonen artean jarduera fisikoa, osasuna eta sozializazioa sustatzea.
Igandero, orkestra ezberdin batek girotu du saioa, 18.00etatik 21.00etara bitartean. Hortaz, datorren igandeko emanaldia Galea orkestraren eskutik izango da. Maran, Jamaika eta Dantza Alai orkestrek alaituko dituzte dantzaldiak otsailaren 11n, 18an eta 25ean, hurrenez hurren.