Síguenos en redes sociales:

Aburtok 'Bilbao hobetzen' aurkeztu du

Dokumentu honek lehenetsitako 80 jarduketak jasotzen ditu

Aburtok 'Bilbao hobetzen' aurkeztu duAyuntamiento de Bilbao

Agintaldi Planak berretsi egiten du Gobernu Taldeak herritarrekin duen konpromisoa, zehazki gardentasuna, parte-hartzea eta kontu-ematea “Bilbao Hobetzen-Mejorando Bilbao” bidez . Hau da, Bilboko Gobernu Taldearen 2023-2027 ekitaldietarako agintaldiko plana. Bere helburu nagusia da Bilbo gero eta kohesionatuago egon dadila, pertsona guztiek bizi-kalitate handia izan dezatela eta ekintzailetzarako eta kalitateko enplegua sortzeko erakargarria izan dadila.

Bilbao Hobetzen-Mejorando Bilbao” osatzen duten 80 jarduketen helburu nagusia da Bilbo gero eta kohesionatuago egon dadila, pertsona guztiek bizi-kalitate handia izan dezatela, auzo guztietara iristen diren udal zerbitzuekin, eta ekintzailetzarako eta kalitateko enplegua sortzeko erakargarria izan dadila. Balio sendoak partekatzen dituen hiria izan dadila, bere jendearekin eta etorkizunarekin konprometitua, garapen jasangarriaren helburuak betetzen lagunduz.

DAUKAGUN BILBO ETA NAHI DUGUN BILBO: DIAGNOSTIKOA ETA ERRONKAK

Planak gure hiriaren hasierako diagnostiko bat du abiapuntu. Hiri honek, dudarik gabe, aparteko aurrerapena izan du azken hamarkadetan arlo ekonomiko eta sozialean eta ingurumenean, eta sendotasun handiak garatu ditu. Hiriak aurrera egiten segitzen du, eraldatzen jarraitzen du. Baina erronka garrantzitsuak ditu bistan, gehienak izaera globalekoak. Adibidez:

  • Ekonomia eta enplegua. Aurrerantzean ere lan egin behar dugu hiri erakargarria izateko, negozio berrien inbertsioak erakartzeko eta ekonomiaren motor izateko, aukera gehiagorekin eta kalitatezko enpleguarekin.
  •  Lortu behar dugu jende gazte gehiagok hautatzea Bilbo euren bizi- eta lan-proiektua garatzeko.
  •  Bilboko auzoen hobekuntza urbanoa.
  •    Munduko klima-larrialdiari aurre egiten segitzea, jasangarritasunarekin daukagun tokiko konpromisotik abiatuta.
  •    Egunero-egunero eutsi behar diegu Bilbon ditugun bizikidetza-mailari eta gizabidezko balioei.

BILBO ERAIKITZEN JARRAITZEA: 80 EKINTZA ETA 10 JARDUKETA-ARDATZ

Bilbok etengabeko eraldaketa batean murgilduta jarraitzen du. Hartara, “Bilbao Hobetzen-Mejorando Bilbao” agintaldi-planean lehenetsitako 80 jarduketa dauzka, 10 jarduketa-ildotan kokatuak:

  • Ekonomia-jarduera eta enplegua.
  •    Politika sozialak.
  •    Gazteria, balioen garapena, hezkuntza eta prestakuntza.
  •    Kultura eta kirola.
  •    Bizikidetza eta segurtasuna.
  •    Hiri-eraldaketa jasangarria eta etxebizitza.
  •    Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
  •    Auzoen garapena.
  •    Bilbo euskalduna.
  •    Udal hurbila, modernoa, eraginkorra eta laguntzailea.

GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK, BALIOAK ETA GARDENTASUNA: HERRITARREI IREKITAKO GOBERNUA

Agintaldi-planean jasotako jarduketa horiek guztiek Nazio Batuek ezarritako garapen jasangarriaren helburuetan eta Bilboko Balioen Agiriaren garapenean laguntzen dute. Bilboko Balioen Agiriak 17 balio konpartitu jasotzen ditu, hiriaren nortasun-ikur direnak. Balio horiek garatzen eta indartzen jarraitu behar dugu, beraiek gidatzen baitituzte herritarren, erakundeen, enpresen eta entitateen jarduna eta portaera, etorkizunean gura dugun Bilbo eraikitzeko bidean.

Azkenik, Udal Gobernuak agintaldi honetarako planean konpromiso gisa hartzen dituen zenbait proiektu nabarmenduz, herritarrei aukera emango zaie udalaren jarduna kontrolatzeko lana modu errazagoan egiteko.