Abenduaren 18an, astelehenean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, 'Gaurkotasunarekiko TOpaketak' izeneko zikloa itzuliko da Bidebarrieta Kulturgunera. Bertan izango dira, ohi bezala, Dani Álvarez eta Mikel Reparaz. Liburutegiko areto nagusian egingo den hitzordu honetan, gainera, Joseba Segura gotzainak hartuko du parte. Sarrera doakoa eta librea izango da leku guztiak bete arte, eta bertaratu ezin direnek Youtubeko kanal ofizialaren bitartez jarraitu ahal izango dute.

Joseba Segura gotzainak gaur egungo Elizaren egoerari eta Bizkaian dagoen fedeari buruz eztabaidatuko du. Halaber, Papa Franciscori Erroman egin zion bisitari buruz mintzatuko da ere. Datorren astelehenean, hilak 18, erlijioaren eta elizaren inguruan hitz egingo da, baita elizak berak etorkizunari begira dituen erronkei buruz ere eta bere diozesiak abusuen biktimekiko egindako lanataz.

'Gaurkotasunarekiko topaketak' dibulgazio-zikloa da, non, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertzen dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatuko dute.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.