Síguenos en redes sociales:

Larunbatean Bilbao Arenara joateko linea berezia eskainiko du Bilbobusek

Larunbatean Bilbao Arenara joateko linea berezia eskainiko du BilbobusekB. U.

Jada ohikoa den bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan, abenduaren 9an, Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joateko, Bilbao Basketen partida dela eta. Bilboko Udalaren helburua neurri honekin zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzea da kantxarako joan-etorrietan.

Horrela, bada, Bilbao Basket – Breogán partidua dela eta, 18:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 17:00etatik aurrera).

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean. 

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.