Datorren asteartean, abenduaren 12an, hasi egingo dira dagoeneko ohikoak diren Gabonetako abesbatzen kontzertuak. Bilboko elizek 17 emanaldi jasoko dituzte urtarrilaren 4ra arte, #BilbaoGabonak programaren barruan antolatutakoa.
Hala, Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, Abusu, Zazpi Kaleak, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtu elizetan, abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra bitartean, hiriko hainbat elkarte izango dira, Bilboko bizilagunekin Gabon-kantak partekatzeko, doako sarrerarekin.
Honako abesbatzek parte hartuko dute: Ars Canticum Ensemble, Jatorki, Mikel Deuna Abesbatza, Coro Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao, Arraizpe Agrupación Coral Pagasarri, Abesbatza Elkartea, Coro Emays, Begoñako Sustraiak Abesbatza, Bilbao Kamerata, Otxote Bilbo Argia, San Inazio Abesbatza, Coro Lagundi, Euskeria, Orfeón San Anton, Coro Gazte De Bilbao Musika, Deustoarrak Abesbatza, Agrupación Coral Otxarkoaga, Andre Berri Abesbatza, Inmakuladako Abeslariak, Sanfran Korue, Otxote Lur Maitea, Iba Iubilo Bilbao Abesbatza, Gaudeamus, Asociación Coral Rossini De Bilbao, Ars Viva eta Coro de Ingenieros.
Programazioa
- Abenduaren 12an, 20:00etan: Ars Canticum Ensemble. Atxuriko Encarnación elizan.
- Abenduaren 13an, 19:30ean: Jatorki eta Mikel Deuna Abesbatza. Zorrotzako La Milagrosa parrokian.
- Abenduaren 14an, 19:30ean: Garaizarko Matsorriak eta Coro Club Deportivo Bilbao. Castañoseko El Salvador elizan.
- Abenduaren 1an, 20:30ean: Arraizpe Agrupación Coral eta Pagasarri Abesbatza Elkartea. Errekaldeko Nuestra Señora Del Rosarioko elizan.
- Abenduaren 17an, 12:00etan: Coro Emays eta Begoñako Sustraiak Abesbatza. Olabeagako Ermitan.
- Abenduaren 18an, 20:15ean: Bilbao Kamerata. San Francisco De Paula San Francisquito parrokian, San Frantziskon.
- Abenduaren 20an, 19:30ean: Otxote Bilbo Argia eta San Inazio Abesbatza. Txurdinagako Santa María De Birjinetxe parrokian.
- Abenduaren 21ean, 20:00etan. Coro Lagundi eta Euskeria. Deustuko San Inazio Elizan.
- Abenduaren 22an, 20:00etan: Orfeón San Anton eta Coro Gazte de Bilbao Musika. Abusuko Buen Pastor elizan.
- Abenduaren 23an, 20:15ean: Deustoarrak Abesbatza eta Agrupación Coral Otxarkoaga. Los Santos Justo y Pastor Parrokian.
- Abenduaren 26an, 18:00etan: Andre Berri Abesbatza eta Inmakuladako abeslariak. Zabalako San Rafael eliza-Conde Aresti egoitzan.
- Abenduaren 27an, 20:00etan: Sanfran Korue eta Otxote Lur Maitea. Basurtuko Inmaculada Concepción elizan.
- Abenduaren 29an, 20:30ean: Iba Iubilo Bilbao Abesbatza eta Gaudeamus. Santutxuko Karmelo elizan.
- Abenduaren 30ean, 19:30ean: Asociación Coral Rossini de Bilbao. Abandoko San Francisco de Asis - Quinta parrokian.
- Urtarrilaren 3an, 20:00etan: ARS Viva. Indautxuko El Carmen elizan.
- Urtarrilaren 4an, 19:30ean: Melodika Ensemble. Iralako San Antonio de Padua elizan.
- Urtarrilaren 4an, 19:30ean: Coro de Ingenieros de Bizkaia. Abandoko San Vicente Mártir elizan.