Bilboko Udalak 128.881,71 euroko aurrekontua bideratuko du (BEZik gabe) Miribillako Bilbao Arenako saskibaloi-pistako parketa berritzeko. Pista KTL fabrikatzailearen Portable Prosummit V2 modelokoa da, kirolari profesionalek profesionalek errendimendurik onena izatea ahalbidetuko duen punta-puntako parketa da. Pintura eta logotipoak fabrikan jarri dira, berniz ultramorezko 7 geruzen pean.

Bilbao Arenako pista berria abenduaren 6an estreinatuko da, arratsaldeko 19.00etan, Bilbao Basketen eta Alemaniako Gottingen taldearen arteko partiduan, FIBA Europe Cup txapelketaren final hamaseirenen lehen jardunaldian.

Zoru berriak bote erregularra bermatzen du zelai osoan, baloiaren errebote optimoa ziurtatzen du, eta inpaktuaren xurgapen eta deformazio bertikal egokia ditu, jokalariak babesteko eta lesioak saihesteko.

Unera arteko oholtza 2010eko irailean inauguratu zen, duela 13 urte, eta, denborak aurrera egin ahala, inpaktuak xurgatzeko eta baloi-erreboterako propietateak galdu ditu.

Zoru berriak muntaketa 2 ekiporekin egitea ahalbidetzen duen sistema bat du, eta horrek nabarmen murrizten du muntatzeko eta desmuntatzeko denbora.

Zelai-modelo hori ACBko eta beste kategoria batzuetako kantxa askotan dago jada; besteak beste, ligako eta Euroligako Wizink-eko pista bietan, Malagako Martín Carpena-n, Gasteizko Buesa Arena-n, Santanderreko Palacio de Deporteseko pista bietan eta Cacereseko Multiusos-eko pistan. Era berean, halako zelaiak dituzte Madrilgo Saskibaloi Federazioak eta hainbat kirol-pabiloik.