Asteazken honetan, azaroaren 8an, Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko partida garrantzitsua jokatuko du Bilbao Arenan. Hori dela eta, kasu hauetan egin ohi bezala, Bilboko Udalak Bilbobusen linea berezi bat jarriko du martxan Plaza Biribilaren ingurutik Miribillara joateko. Neurri honekin zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Udalak.
Horrela, bada, Bilbao Basket – Wlocklawek partidua dela eta, 20:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.