Síguenos en redes sociales:

Aste Nagusiko Txikigunea eskaintza dibertigarria eta pedagogikoa prestatzen ari da 30 jarduerarekin

Aste Nagusiko Txikigunea, bigarren urtez jarraian, benetako Haurren Hiri Laguna izango da bilbotar familientzat, abuztuaren 20tik, igandetik, 27ra, hurrengo igandera.

Aurten, Udalak diseinatutako programazioa NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) izango ditu ardatz berriro ere, eta bost eremu garrantzitsutan jarriko da arreta: pertsonak, planeta, bakea, oparotasuna eta aliantzak.

Aste Nagusiko Haur Parkearen programazioren xehetasun guztiak gaur goizean aurkeztu ditu Itziar Urtasun, Jaietako zinegotziak, MARY KEINU-rekin batera, jaietan Parkea dinamizatzeaz arduratzen den pertsonaietako bat.

Nobedadeen artean, Udalak "Bilbo, zentzumen guztien hiria" jarduera sentsoriala aurkeztu du. Ekintzan parte hartuko duten adingabeek zentzumenak erabiliko dituzte Bilbok duen pluraltasunaz eta kulturartekotasunaz jabetzeko. Esperientziak ordubete eta hamar minutuko iraupena izango du, eta 20 pertsonak hartu ahal izango dute parte. Egunean zehar zortzi emanaldi egingo dira, lau goizez eta lau arratsaldez. Ibilbide oniriko honen bitartez, familiek GJHak landu eta identifikatzeko aukera izango dute.

Ez da aurtengo berrikuntza bakarra izango. Aste Nagusi honetan 0 eta 12 urte bitarteko adingabeek capoeira ere praktikatu ahal izango dute Udalak RDA Capoeira Taldea Elkartearekin batera antolatutako tailer berri honetan. Ekintza zuzeneko musika izango du arratsaldero, 18:00etatik 19:00etara. 

Abuztuaren 25ean, ostirala, eta 26an, larunbata, txikienek ere parte hartu ahal izango dute beste jarduera berri batean: pilota tailerran, Pilota Plazara Kirol eta Kultur Elkartearekin batera antolatua. Eta igandean, hilak 20, Swing Side Bilbaoren eskutik, Swingaldia 2023 ospatuko da, familiek jazz estiloan dantzatuz goza dezaten. Ekitaldia 13:30etatik 15:30etara izango da, Pergolako agertokian.

Haur parkearen helburua argia da: etxeko txikienek jaiez gozatzea, ikasten eta balioetan trebatzen. Izan ere, Bilboko Aste Nagusiko gune arrakastatsuenetako bat bezala finkatu da, 5 gunerekin 30 jarduera baino gehiago hartzen dituztenak: puzgarriak, ludoteka, arrantza, bola-igerilekua, rokodromoa, magia, makillaje-tailerrak, birziklatzea eta irratia... Esperientzia ludiko pedagogiko honen bidez txikienek gizarteak izan behar dituen balioez hausnarketa egingo dute eta haurtzarotik ikasi beharreko balioak indartu egingo dituzte