Kafuné Kolektiboak 'Nire irudia zure haragian' izeneko antzezlana estreinatu egin du Bilbon ospatzen ari den BLV-ART jaialdiaren barruan Berreginen Museoan egindako ekitaldi batean. Bertaratu ziren ikusleak kalitatezko antzezlanaz gozatu ahal izan zuten.
Bilboko Udalak BLV-ART jaialdiaren aurtengo edizioak larunbatean, hilak 29, eman zion amaiera programazioari, eta zazpi egunez eskaini ditu arte bizietako, antzerki fisikoko, antzerki absurduko, antzerki parte-hartzaileko eta instalazio artistikoetako proposamenak Bilbo Zaharran.
'Nire irudia zure haragian' antzezlan performatiboa da, intimitatearen eraikuntzan menderakuntzaren eta sumisioaren arteko mugak tenkatzen dituena. Diziplina asko elkartzen dituen pieza bat, non mugimenduak, eskulturak eta soinuak bat egiten duten. Zer gertatzen da intimitatearekin baldin eta ikuskizun bihurtzen badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformitatea. Antzinakotasuna eta oraina.
Kafuné Koletiboa (2022) Marta Lorenzana, Amaiur Macias, Raira Rosenkjar, Aziza Sadki eta Liben Svaart-en arteko topaketatik sortu zen. Taldea eratu zenetik, sorkuntza artistikoaren diziplinartekotasuna, potentzialtasuna, arazoak eta erronkak ikertzen dituzte. Taldearen lehen lana, Nire irudia zure haragian, Harrobia-ren "Transiciones" izeneko programan (2021) hautatu zuten eta, hura eraikitzeko, kolektiboa hainbat espaziotan bizi izan zen, hala nola La Fundición (Bilbo), Garaion Sorgingunea (Ozaeta, Araba), Teatro Abrego (Santander).