Ekintzailetza, talentua erakartzea, jasangarritasuna eta administrazioaren digitalizazioa. Horiek dira Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Alberto Granados Microsoft Espainiako presidenteak adostu dituzten lau lan-ildoak asmoen protokolo bat sinatuz Bilboko Eraldaketa Digitaleko 2030 Agendarekin bat eginez. Era honetan Udala eta Microsoft elkarlanean arituko dira Bilbon proiektu digitalak azkartzen. Dokumentuaren sinaduran Oihane Agirregotia Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako zinegotzia ere izan da.

Bi erakundeen helburua honako hau da: bilbotarren beharrei garapen digitalaren arloan erantzuna ematea, kolektibo jakin batzuek jasaten duten eten digitala murriztea, enpresa-sarea sustatzea eta administrazioaren efikazia eta efizientzia hobetzea teknologia aurreratuena baliatuta.

Bilboko alkateak nabarmendu du “jarduera-esparru bat dela, eta proiektu digitalak bilduko dituela, start up-en garapena, herritarren eta udal-langileen trebakuntza digitala erraztuko duten tresna teknologikoak eskura jartzeko, udal-zerbitzuak eta herritarren arreta hobetuz, ingurumen-inpaktua murrizten lagunduz, herritarrengan arreta jarriz”.

Bestalde, Alberto Granadosek adierazi du: “Pozik lan egiten dugu digitalizazioaren aldeko apustu irmoa egiten duten erakundeekin, Bilboko Udalarekin, esaterako. Gaur sinatu dugun akordioa digitalizazio iraunkorraren arloko lankidetza publiko-pribatuaren adibide bikaina da. Elkarrekin lan egingo dugu, Bilbo digitalizazio-erreferente gisa indartuko duten eta zerbitzuak, herritarren trebakuntza digitala eta enplegagarritasuna eta hir