Euskalduna Jauregiak Bilboko Udaleko txistularien 'Elur malutak' izeneko kontzertua jasoko du Gabonetan. Hitzordua astearte honetan izango da, abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Euskalduna Jauregiko 0B aretoan. Kontzerturako sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan eros daitezke.
Gabonak egun bereziak eta abegikorrak izaten dira. Urtero bezala, Bilboko Udaleko txistulariak Euskalduna Jauregira itzuliko dira bere kontzertu zikloko “Elur malutak” izeneko ikuskizun berriarekin.
Kontzertuan parte hartuko dute Bilbao Musikako txistu ikasleek, Miren Bernaolak zuzentzen duen “Ahotsak” abesbatza eta Maite Olmosek zuzentzen duen haur eta gazte abesbatzak. Horretaz guztiaz gain, emanaldian ikus-entzuleak Gabonetako giroan murgilduko dituzten Oier Agirre eta Nerea Sanz aktoreen esketx eta aurkezpenak izango dira.
Data hauetan esanguratsuak eta denengatik ezagunak diren hainbat doinu interpretatuko dira, hala nola, “Haurtxoa seaskan”, “Mariaren semea”, “Goazen goazen”, “Jubilate Deo”, “Elurra teilatuan” eta “Olentzero”. Abesti hauek, garai honetarako sortutako lan batzuekin uztartuko dira, hala nola, “Umetxoaren ametsak”, “Urrundik”, “Dizdizka zeruan”, “Tambourin” eta “Dona nobis pacem”.
Hau izango da Bilboko Udal Txistulari Bandaren urteko azken kontzertua. Hurrengo egunean, abenduaren 21ean, asteazkena, txistulari taldeak agur esango dio 2022ari San Tomas Eguneko kalejirarekin, Alde Zaharrean 11:30etatik aurrera.
2023ko lehenengo musika hitzordua urtarrilaren 25ean izango da, "Haize Birak" izeneko emanaldiarekin. Uriko eta Bizkaiko musika eta dantza tradizionalez gozatzeko aukera paregabea izango da Txistulari Bandarekin eta Beti Jai Alai dantza taldearekin. Gainera, Garazi Navas musikari bizkaitarrak bere akordeoia joz txistulari boskotearen doinuak ere lagunduko ditu.