Gaur eta bihar, irailak 14 eta 15, Madrilen ospatu egingo da City Leadership Forum nazioarteko biltzarra, eta bertan parte hartuko du Bilbok. Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko zinegotzi Nora Abete izango da Bilboren ordezkaria biltzar honetan.

Bi egun horietan zehar, punta-puntako hiriek mugikortasun jasangarriaren eta elektrifikazioaren arloan, ekosistema multimodaletan, zero xedean eta berdintasunezko mugikortasunean dauzkaten erronkak eta lehentasunak aztertuko dira.

Bilbo hiri aitzindarien arteko bat izateko hautatua izan da biltzar honetan, mugikortasunaren eta jasangarritasunaren arloan egin duen bideagatik eta ezarri izan dituen politika aitzindariengatik.

Nora Abete zinegotziaren mintzaldia bihar izango da, eta Bilbo 30 delakoa nola gauzatu den azalduko du, eta, halaber, aditzera emango du zer datu eta emaitza on bildu diren urian zirkulatzeko abiadura murrizteko neurria ezarririk, neurri horren bidez zarata gutxitu baita, eta, gainera, kutsadura eta istripuen kopurua ere murriztu baita, herritarrendako eta uriarendako lortutako beste onura batzuekin batera.

Forum hau, beraz, Cities Today Institute delakoak antolatzen du, eta Europako 20 hiritako ordezkariek parte hartzen dute Forumaren biltzarrean, hala nola Londres, Paris, Valentzia, Milan, Bristol, Dusseldorf, Bartzelona, Malaga edo Kopenhage, Madril izan delarik ekitaldiko anfitrioia.

Bi egunetan, parte hartzaileek esperientzien berri ematen diote elkarri, eta elkarrekin aztertzen dute mugikortasunaren etorkizuna: multimodalitatea, teknologia berriak eta garraio publikoaren elektrifikazioa eta beste ebaluatuz.