Síguenos en redes sociales:

Garbitasun eta segurtasun operatiboak antolatuko dira Aste Nagusirako

600 lagun inguruk osatuko dute garbiketa-dispositiboa. Horietatik, 260 baino gehiago Aste Nagusian emango den zerbitzuan jardungo dute, esklusiboki

Gaur ostiralak 19, segurtasunaren azken xehetasunak zehaztu ditu Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan dena. Bertan, segurtasun-operatibo koordinatua diseinatu da, segurtasuna eta prebentzioa lehentasunezkoak izateko polizia-kidego bientzat. Bileran, Victoria Landa Ertzaintzako zuzendaria, Amaia Arregi Bilboko Udalaren Herritarren Segurtasuneko zinegotzia, eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren buruak ere egon dira.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteak uri osoan zehar ibiliko dira, egunaren 24 orduetan, kaleko zein uniformea jantzita, eta arreta berezia jarriko diete jende gehien pilatzen den tokiei. Hala nola, honako hauei: Areatza, Plaza Biribila, Zazpi Kaleak, Erkoreka plaza, Campo Volantin eta inguruak, Etxebarria parkeko barrakak, Abandoibarra eta Europa parkeko kontzertu-guneak, Casilda Iturrizar parkea, zezen-plaza, Indautxu plaza, Moyua plaza…

Agenteen plangintza koordinatua, eta erabakiak etengabe hartzea ere aurreikusten du dispositiboak, operatiboak unean-unean egokitu ahal izateko Aste Nagusiaren beharrizanetara.

Urian patruilatzen ibiliko dira agenteak, delituak prebenitzeko eta egindako delituei erantzuteko –batez ere, ebasketak eta indarkeriaz egindako lapurretak–. Behar izanez gero, berehala erantzungo dute, dauden beharrizanen arabera.

Nabarmendu beharra dago komisariatik kanpo ere salaketak jartzeko aukera egongo dela; batez ere, ebasketen kasuan. Horrelakoetan, jarduneko udaltzainek, salaketa-akta aldean daramatela, delitua gertatu den lekuan artatuko dituzte biktimak.